153. ALDIZKARIA - 2004ko abenduaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

ERABAKIA, Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluak hartua, Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluaren 2004ko plantilla organikoa aldatzen duena.

Uztailaren 5eko 18/2001 Foru Legeak Nafarroako ikus-entzunezkoen jarduera arautu eta Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseilua sortu zuen. Haren 32. artikuluan ezartzen da Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluaren zerbitzuan diharduten langileak Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileei aplikatzen zaien legeriaren menpe egonen direla.

2004ko ekainaren 30ean Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen 2004 eta 2005erako lan-baldintzen hitzarmena sinatu zen. Hitzarmen horretan, 2004ko irailaren 13ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALan argitaratu baitzen (110. zk.), adierazten da, bidezko denean eta indarrean den legeriaren arabera, Nafarroako gainerako administrazio publikoetako funtzionarioei ere aplikatuko zaiela.

Hitzarmenak ezartzen du, 2 B atalean, bi urtean plantilla organikoko lanpostuei zenbait lansari gehigarri ezartzeko konpromisoa. Zehazki, lansariak honako hauek dira:

a) C, D eta E mailetako lanpostuetako funtzionarioen ordainsari osagarriek (lanpostuko osagarria, osagarri berariazkoa) 100eko 4ko igoera izanen dute (100eko 2 2004an eta 100eko 2 2005ean). Atal honetan ezarritakotik salbuesten dira, funtzionarioentzat erreserbatutako zuzendaritza eta burutza lanpostuak eta erabateko dedikazioa berekin dakarten lansari osagarriak esleituak dituzten lanpostuak.

b) A eta B mailako lanpostuetan diharduten funtzionarioen ordainsari osagarriek (lanpostuko osagarria, osagarri berariazkoa) 100eko 2ko igoera izanen dute (100eko 1 2004an eta 100eko 1 2005ean). Atal honetan ezarritakotik salbuesten dira, funtzionarioentzat erreserbatutako zuzendaritza eta burutza lanpostuak eta erabateko dedikazioa berekin dakarten lansari osagarriak esleituak dituzten lanpostuak, eta bateraezintasun osagarria eta lanpostuko osagarri bat aldi berean esleituak dituzten lanpostuak.

Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluko plantilla organikoan dauden lanpostuak azterturik, beharrezkoa da aldatzea Goi mailako teknikariaren (Ikus-entzunezko Komunikazioko lizentziaduna) eta administrari laguntzailearen lansariei dagokienean.

Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluaren Estatutu Organiko eta Funtzionamenduzkoaren 15.2. artikuluan ezarritakoaren arabera, plantilla organikoa aldatzeko eskumena Osoko Bilkurari dagokio.

2004ko azaroaren 25ean egindako bilkuran, Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluak erabaki hau hartu zuen:

ERABAKIA:

1. Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluaren plantilla organikoa aldatu, 2004ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, honako hauetan:

A) Bere mailako hasierako soldataren 100eko 1eko lanpostu osagarri bat esleitzen zaio 2004an, eta beste 100eko 1eko gehigarri bat 2005ean, Goi mailako teknikariaren lanpostuari (Ikus-entzunezko Komunikazioko lizentziaduna, A mailakoa).

B) Bere mailako hasierako soldataren 100eko 2ko bat esleitzen zaio 2004an, eta beste 100eko 2ko gehigarri bat 2005ean, administrari laguntzailearen lanpostu osagarriari (D mailakoa).

2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2004ko azaroaren 25ean._Kontseiluburua, Ramón Bultó Llevat.

Iragarkiaren kodea: F0418276