II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak
LAKUNTZA
2005eko ekitaldiko karga-tasak
Lakuntzako Udalak ondotik ematen den erabakia hartu zuen, bi mila eta lauko azaroaren 26an egin osoko bilkuran eta legeak eskatzen duen quoruma zuela. Hona hemen haren testu osoa:
1._Hirilurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa % 0,25 izanen da.
2._Landalurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa % 0,70 izanen da.
3._Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren tarifetan 1,2 indizea aplikatuko da.
4._Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga ordainarazteko karga-tasa % 3 izanen da.
5._Hirilurren balio igoeraren gaineko zergarako, Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 175 eta 176. artikuluetan ezarritako gutieneko portzentajeak aplikatuko dira. Karga-tasa: % 8.
6._2004ko ekitaldian aplikatu diren tasak beren horretan geldituko dira:
_DIN A3 fotokopiak: 0,15 euro/orria.
_DIN A4 fotokopiak: 0,10 euro/orria.
_Ziurtagiriak: 0,60 euro.
_Konpultsak: 0,60 euro.
_Faxez bidaltzea: 0,60 euro.
_Ura:
a) Etxeko kontsumoa: 60 m³ bitarte: 0,26 euro/m³; 61 m³ -tik goiti: 0,40 euro/m³.
b) Industriako kontsumoa: 450 m³ bitarte: 0,40 euro/m³; 451 m³ -tik goiti: 0,51 euro/m³.
c) Mantentze lanetako kanona: 2,33 euro.
d) Hartunea hornidura sarera: 360,61 euro.
e) Kontagailua paratzea: 90,15 euro.
_Hilerriko zerbitzua: nitxoak: 48,08 euro; lurzorua: 60,10 euro.
_Hilerriko zerbitzua erroldatu gabeendako: 90,15 euro.
_Eremu publikoaren okupazioa (garabia paratzea): 30,05 euro/hilabetea.
_Merkatu txikia: 9,02 euro/eguna/saltokia.
7._Hirigintzako aldaketak tramitatzetik heldu diren publizitate gastuak kobratzea.
Lakuntzan, 2004ko azaroaren 29an._Alkatea, Sokorro Artieda Flores.
Iragarkiaren kodea: L0418599