II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak
A L T S A S U
Lurraren gaineko kontribuzioan 2005eko urtarrilaren 1etik aitzina aplikatu beharreko zerga tasen onespena
Udalak, 2004ko azaroaren 26an egindako osoko bilkuran, 2005eko urtarrilaren 1ean indarra hartuko duten lurraren gaineko zerga tasak onetsi ditu:
_Nafarroan KPIak urrian izan duen igoera, hirilurreko ondasunendako (% 4,00).
_Nafarroan KPIak urrian izan duen igoera, landalurreko ondasunendako (% 4,00).
Argitara ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da onespen honen kontra hauetako bideren bat erabiltzen ahal dela:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina.
Altsasun, 2004ko azaroaren 29an._Alkatea, Asun Fernández de Garaialde Lazkano.
Iragarkiaren kodea: L0418446