153. ALDIZKARIA - 2004ko abenduaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

CORTES

Zerga-tasak onetsirik

Udal honek, 2004ko azaroaren 29an egin bilkuran, zerga-tasak onestea erabaki du, 2005eko urtarrilaren 1etik hasita indarra hartuko baitute.

_Hirilurraren gaineko kontribuzioa: % 0,3023ko tasa.

_Landalurraren gaineko kontribuzioa: % 0,80ko tasa.

_Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: % 4,04ko tasa.

_Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 1,4 indizea.

_Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga edo gainbaliokoa: populazio eskubidedunari lotutako kuota (5000 biztanle bitarte), dagokion denbora-tartearen araberakoa:

5 urte arteko denbora: 2,3ko tasa.

10 urte arteko denbora: 2,2ko tasa.

15 urte arteko denbora: 2,1eko tasa.

20 urte arteko denbora: 2,1eko tasa.

Karga-tasa: % 8,4.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita.

Cortesen, 2004koazaroaren 30ean._Alkate udalburua, Javier Blasco Mendívil.

Iragarkiaren kodea: L0418250