II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak
TORRES DEL RIO
2005eko ekitaldiko karga-tasak
Torres del Rioko Udalak, 2004ko urriaren 27an egin osoko bilkuran, bertzeak bertze, honako erabaki hau hartu zuen:
1. 2005. urterako karga-tasa hauek finkatzea:
_Hirilurraren gaineko kontribuzioa: 100eko 0,40.
_Landalurraren gaineko kontribuzioa: 100eko 0,72.
_Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: 100eko 5.
_Jarduera ekonomikoen gaineko zerga -Udalaren dirubilketarako indizea: 1,3, aplikatu behar dena maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legearen bidez onetsitako J.E.Z.aren tarifetan aipatzen diren kuoten gainean.
_Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: ehuneko 2,2 denbora-tarte guztietarako, lurraren balio igoera zehazteko (zerga oinarria). Oinarriari aplikatu beharreko zerga tasa: 100eko 11.
2. Erabaki hau toki entitate honen iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea".
Hori dena argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten da administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezten ahal dela, zuzenean, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari zuzendurik, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo, aldez aurretik eta hala nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratzen den egunetik hasita.
Torres del Ríon, 2004ko azaroaren 8an._Alkatea, Juan Luis Pérez Leuza.
Iragarkiaren kodea: L0417526