153. ALDIZKARIA - 2004ko abenduaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

URROTZ

2005eko karga-tasak

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legean ezarritakoa betez, Urrozko udalbatzak 2004ko urriaren 26an egin duen osoko bilkuran, aho batez, erabaki du 2005eko karga-tasen portzentajeak ezartzea. Hauek izanen dira:

1._Hirilur kontribuzioaren gaineko zergaren karga-tasa, % 0,16.

2._Landalur kontribuzioaren gaineko zergaren karga-tasa, % 0,18.

3._Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergaren karga-tasa, % 2.

4._Hirilurren balio igoeraren gaineko zergari dagokionez, 2/95 Foru Legearen 175. artikuluan finkatutako gehiengo portzentajeak aplikatuko dira. Karga-tasa, % 12.

5._Jarduera Ekonomikoen gaineko zergari dagokionez, 1 indizea aplikatuko da.

Erabaki horiek indarra hartuko dute 2005eko urtarrilaren lehenean.

Erabaki hau, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

Urrotzen, 2004ko azaroaren 9an. Alkatea._Inaxio Urroz Grajirena.

Iragarkiaren kodea: L0417486