153. ALDIZKARIA - 2004ko abenduaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

E L I Z A G O R R I A

2005eko ekitaldiko karga-tasak

Elizagorriko Udalak, 2004ko urriaren 27an egin osoko bilkuran, bertzeak bertze honako erabaki hau hartu zuen:

Hau erabaki da:

1. Ondotik aipatzen diren karga-tasak ezartzea, 2005eko urtarrilaren 1etik aitzina indarra har dezaten:

_Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: 100eko 0,26.

_Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: 0,80.

_Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: 100eko 2,5.

_Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: bilketarako indizea: 1,1, maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legeak onetsi zituen J.E.Z.aren tarifetan aipatzen diren kuotei aplikatu beharrekoa.

_Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: balioaren igoera zehazteko portzentajea: ehuneko 2,2, urte tarte guztietarako. Kuota zehazteko karga-tasa: 100eko 8.

2. Erabaki hau toki entitate honen iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea. Orobat, ohartaraztea erabaki honen aurka zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daitekeela, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik; edo bertzenaz, aldez aurretik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean; edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabakia argitaratu eta hilabeteko epean.

Elizagorrian, 2004ko azaroaren 3an._Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0417160