153. ALDIZKARIA - 2004ko abenduaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

Z A B A L T Z A

Akats zuzenketa

Obrak kontratatzeko, Zabaltzako Kontzejuak 2004ko 145. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (abenduaren 3an) argitaratu zuen lehiaketa publikoaren iragarkian akatsa badela oharturik, bidezkoa da hura zuzentzea:

Iragarkiak dio eskaintzak aurkeztu ahalko direla Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hogeita seigarren egun naturaleko 14:00ak arte.

Honela behar du: "Aurkezteko epea: 47 egun natural, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatzen hasita"; beraz, eskaintzak aurkezteko epea 2005eko urtarrilaren 19an amaituko da.

Zabaltzan, 2004ko abenduaren 10ean._Kontzejuburua, Joaquín Galar Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L0418777