II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak
T U T E R A
Ekipamendu soziokulturalen udal zerbitzu publikoa kudeatzeko eta ustiatzeko kontratazioa (lehiaketa)
Tuterako Udalak, 2004ko azaroaren 29an egin osoko bilkuran, ekipamendu soziokulturalen udal zerbitzu publikoa kudeatzeko eta ustiatzeko kontratazioaren espedientea onetsi zuen; hona ezaugarriak: prozedura irekia, izapidaketa arrunta, lehiaketa, zerbitzu publikoak kudeatzeko kontratua, kontzesio administratiboa.
_Kontratuaren lehen urteko kudeaketaren gehieneko kostua: 225.000 euro, BEZa barne.
_Rúa Gizarte Etxeko kafetegia ustiatzeko kanona: urtean, gutxienez, 90 euro.
_Gazteriaren aterpetxea ustiatzeko kanona: urtean, gutxienez, 1.025 euro.
_Behin-behineko bermea: 4.500 euro.
_Kontratuaren hasierako iraupena: 6 urte.
_Eskaintzen aurkezpena: Tuterako Udalaren erregistro orokorrean (Herritarrendako Laguntza Zerbitzua), 26 egun naturaleko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aitzina, azken eguneko _hura balioduna bada, edo, bestela, balioduna den hurrengo eguneko_ arratsaldeko hiruak arte.
Baldintza plegua eta proposamen ekonomikoaren eredua interesatuen eskura daude Tuterako Udaletxean, Herritarrendako Laguntza Zerbitzuan (Plaza Vieja, 1).
Tuteran, 2004ko abenduaren 1ean._Zinegotzi eskuordea, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: L0418494