II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak
ULTZAMA
Oihan enkantea
Ultzamako Udalak, behar bezala baimendurik, plegu itxien bidezko enkante publikoa eginen du honako oihan aprobetxamendu hau esleitzeko:
2004ko plana (ehuneko 20 merkeago eginda)
_Mortua mendia, "Arrabe", "Kalpitxu" eta "Arrizorrotz" parajeetan:
1. lotea._260 pago, 210 metro kubiko zur eta 33,7 metro kubiko enbor txiki egiten dutenak. Hasierako prezioa: 11.755,83 euro (BEZaren 100eko 4,5 barne).
2. lotea._825 pago, 375 metro kubiko zur eta 125 metro kubiko enbor txiki egiten dutenak. Hasierako prezioa: 11.913,00 euro (BEZaren 100eko 4,5 barne).
3. lotea._88 alertze japoniar, 88 metro kubiko zur eta 318 metro kubiko enbor txiki egiten dutenak. Hasierako prezioa: 3.140,02 euro (BEZaren 100eko 4,5 barne).
4. lotea._4.050 Douglas izei, 364 metro kubiko enbor txiki egiten dutenak. Hasierako prezioa: 1.790,88 euro (BEZaren 100eko 4,5 barne).
Proposamenak, bukaeran agertzen den eredu ofizialaren araberakoak, baldintzen pleguko 2. oinarrian ezarritako agiriekin batera, Ultzamako Udaleko erregistro orokorrean aurkeztuko dira, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, hamabosgarren egun naturaleko eguerdiko ordu bietan bukatuko den epearen barnean; azken eguna baliogabea edo larunbata izanez gero, hurrengo egun baliodunera arte luzatuko da epea.
Proposamen ekonomikoak aurkezteko epea bukatu ondoko hirugarren egun naturaleko eguerdiko hamabietan irekiko dira proposamen ekonomikoak.
Baldintza teknikoak eta baldintza administratiboen agiria udal idazkaritzan daude.
Larraintzarren (Ultzama), 2004ko azaroaren 29an._Alkatea, Francisco Pérez Arregui.
PROPOSAMEN EREDUA
Izena: ...................., herria: .................., helbidea: .........................., telefonoa: .......... NAN edo IFZ: ..........., nire izenean edo honako enpresa hau ordezkatuz: ........... (behar dena jarri), enpresaren sailkapen agiria: ........... Ultzamako Udalak onetsi baldintza ekonomiko eta administratiboen pleguari eta Nafarroako Gobernuko Natura Zaintzeko Zerbitzuak ezarri baldintza teknikoen pleguari jarraikiz, esleituko den oihan lotea, .......... (mota eta kopurua jarri) zuhaitzek osaturikoa, salduko dela jakinik, baldintza horien guztien berri dut eta onartzen ditut eta aprobetxamendu hori .......... (letraz eta zenbakiz) ........... euroren aldera eslei dakidan eskatzen dut, aipatu baldintza pleguei hertsiki lotuz; zenbateko horretan zerga oinarriari ........ euro dagozkio, eta BEZari, berriz, ......... euro.
(Tokia, data eta sinadura)
Iragarkiaren kodea: L0418332