II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak
CAPARROSO
2005eko plantilla organikoa hasiera batean onetsirik
Caparrosoko Udalak, 2004ko azaroaren 29an egin osoko bilkura arruntean, langileen aipatu ekitaldiko plantilla organikoa onetsi zuen hasiera batean.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aurrekontua idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Caparroson, 2004ko azaroaren 30ean._Alkate udalburua, Pedro José Tabar Oneca.
Iragarkiaren kodea: L0418280