153. ALDIZKARIA - 2004ko abenduaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

404/2004 FORU AGINDUA, abenduaren 1ekoa, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak emana, Isabel Ayesa Aristu andrea Nafarroako Zerga Ogasuneko Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergetarako Kanpainaren Ataleko Antolaketa Administratiboko Unitate Administratiboaren arduradun izendatzen duena bitarte baterako.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriaren bigarren idatz-zatian xedatzen du Foru Komunitateko Administrazioko atalburu eta bulegoburuak organo eskudunak izendatzen ahalko dituela bitarte baterako. Izendatuek, nahitaez, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikirik dauden langileak izan beharko dute.

Bestalde, Nafarroako Zerga Ogasunaren estatutuak onesten dituen irailaren 13ko 353/1999 Foru Dekretuaren 49. artikuluaren arabera, beharrezkoak diren bulegoak eta unitate administratiboak sor daitezke. Azken horiek bulegoen maila eta lansari osagarri berberak izanen dituzte.

Aipatu dekretuan ezarritakoari jarraikiz, Nafarroako Zerga Ogasunaren egitura organikoa garatu da, eta horrekin batera ezarri da ezen Zuzeneko Tributuen eta Enpresa Handien Zerbitzuko Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergetarako Kanpainaren Atalari atxikirik sorturiko unitate administratiboetako burutzak bete ahalko dituztela, aukeran, Foru Administrazioko edo hari atxikiriko funtzionarioek nahiz atal horri atxikiriko aldizkako lan kontratatu finkoek, unitate horien eginkizunak eta hango langileen ezaugarri juridikoak kontuan harturik. Beraz, bidezko da Antolaketa Administratiboko Unitate Administratiboa betetzea, hura sortu zuen foru aginduan xedatutakoari jarraikiz.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. Isabel Ayesa Aristu andrea, Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergetarako Kanpainen Atalari atxikiriko aldizkako lan kontratatu finkoa dena, Nafarroako Zerga Ogasuneko Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergetarako Kanpainen Ataleko Antolaketa Administratiboko Unitate Administratiboaren arduradun izendatzea. Izendatuak lanpostuko osagarri bat izanen du, bere taldearen oinarrizko soldataren %10ekoa, hala agintzen baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen Enpresaz gaindiko Hitzarmen Kolektiboan. Izendapena aldi baterako izanen da eta 2004ko abenduaren 2tik aitzina izanen ditu ondorioak.

Izendapen horrek ondorioak izanen ditu kontratatu gisa lanean aritzen den aldietan, bakar-bakarrik. Beraz, kasuan kasuko kanpaina bukatutakoan izendapenaren ondorioak etengo dira.

2. Foru agindu honen berri ematea interesatuari eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2004ko abenduaren 1ean._Ekonomia eta Ogasun kontseilaria, Francisco J. Iribarren Fentanes.

Iragarkiaren kodea: F0418381