153. ALDIZKARIA - 2004ko abenduaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

MURIETA

Izangaien behin betiko zerrenda zerbitzu anitzetako enplegatu izateko deialdian, probak hasteko tokia, eguna eta ordua

Aurrekariak: 2004ko 133. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, azaroaren 5ean, argitara eman zen D mailako langileendako deialdi murriztuan onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda, zerbitzu anitzetako C mailako enplegatua izateko lanpostu bat betetzeko.

Iragan baita, deialdiaren 5.2 eta 5.3 oinarriei jarraituz, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hamar egun balioduneko epea, eta ez denez erreklamaziorik jaso, bidezkoa da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea eta probak hasteko tokia, eguna eta ordua zehaztea, bai eta, orobat, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea ere.

Alkatetzaren 2004ko azaroaren 19ko 76/2004 Ebazpenaren bidez, ondokoa ebatzi da:

Lehenbizikoa._Deialdiko 5.3 oinarriaren arabera, Murietako Udaleko D mailako langileendako deialdi murriztuan onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onestea, zerbitzu anitzetako C mailako enplegatua izateko lanpostu bat betetzeko. Hona hemen:

Onartuak:

JOSE ANTONIO RAMIREZ MUÑOZ

Baztertuak: inor ez.

Bigarrena._Deialdiaren 5.3 oinarrian ezarritakoari jarraituz, probak 2005eko urtarrilaren 11n hasiko dira, goizeko 10etan, Murietako Udalaren egoitzan.

Hirugarrena._Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak sor ditzan.

Murietan, 2004ko azaroaren 19an._Alkatea, Jesús María Martínez de Morentin Berruete.

Iragarkiaren kodea: L0418096