II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
B U R L A T A
Famili langile izateko bi lanposturen deialdia. Izendapen proposamena
Udal honetako famili langile izateko bi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko 2004ko 24. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (otsailaren 25ean) argitaratutako deialdiaren 7. oinarrian ezarritakoari jarraituz, Alkatetza honek argitara ematen du, behar diren ondorioak sor ditzan, epaimahaiaren izendapen proposamena, honako pertsona hauen aldekoa, horiek izan baitira probak gainditu dituztenen zerrendan puntu gehien lortu dutenak.
_Txanda irekia: Maite Urzainqui Iriarte andrea.
_Igoera txanda: M.ª Dolores Oria Mundin andrea.
Orobat, proposatutako izangaiei jakinarazten zaie hogeita hamar egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, deialdiaren 8. oinarrian zehazten diren agiriak aurkeztu beharko dituztela Udaleko erregistro orokorrean.
Burlatan, 2004ko azaroaren 30ean._Alkatea, José Muñoz Arias.
Iragarkiaren kodea: L0418357