II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
BEIRE
Lan-kontratudunak funtzionario bilakatzeko epea irekirik
Nafarroako toki entitateetako lan-kontratuko langile finkoak Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutuan sartzeko prozedura arautzen duen uztailaren 5eko 258/2004 Foru Dekretuan xedatuarekin bat, Beireko Udalak, 2004ko irailaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki zuen bere lan-kontratuko langileak Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langilearen Estatutuan sartzeko prozesuari ekitea.
Bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, interesa duten langileek eskaera aurkeztuko dute, alkate jaunari zuzendua, 258/2004 Foru Dekretu horren eranskinean agertzen den ereduarekin bat.
Eta hori guztia argitara ematen da, erabakitakoa eta indarra duen legedia betetzeko.
Beiren, 2004ko azaroaren 22an._Alkate udalburua, Sergio Fresán Oroz.
Iragarkiaren kodea: L0418706