II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
MONTEAGUDO
2004ko ordenantza fiskalak eta Udalaren ordainarazpenen tasak. Hasierako onespena
Monteagudoko Udalak, 2004ko urriaren 29ko osoko bilkuran, legeak eskatzen duen quoruma izanik, hasiera batez onetsi zituen 2004rako tasen, prezio publikoen eta ordainarazpenen tasen ordenantza fiskalak, eta espedientea jendaurrean jarri zuen hogeita hamar egunez, onespenaren erabakia Udaletxeko iragarki oholean jarri eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondotik. Hala egin zuen Nafarroako Administrazio Auzitegiko Bigarren Ataleko 2004ko urriaren 6ko 2070 Ebazpena betez (03-5484 gora jotzeko errekurtsoan emana), zeinaren bidez deuseztatu egin baitzen Udalaren gai horren gaineko aurreko erabakia, 2003ko urriaren 31ko osoko bilkuran hartua, presarako behar besteko arrazoirik ez zelako eman bilkuran hartan.
Ordenantza horiekin batera 2004an aplikatu beharreko tarifak daude, bai eta idazkari kontu-hartzailearen txostena ere.
Ordenantzak eta tarifak jarraian zehazten dira, eta 2003ko ekitaldiko kuoten gainean % 4ko igoera aurreikusi da oro har, legezko mugak gainditu gabe hori egitea zilegi den ordainarazpenetan. Salbuespen dira honako hauek: zabor bilketaren tasa, % 2,8 igoko baita; La Moyuelako industrialdeko lurzoruaren prezio bakarrak 24,79 eurotan segituko du metro koadroko; ehiza barrutiko kuotak ezarri dira, finkoa 96 eurokoa eta 72 eurokoa bazkide berrientzat; eta iazko kuota eta portzentaje berberak izanen dira ondokoen tarifetan: bide publikoa okupatzea, agiriak luzatzea, EIOZa eta hiri plusbaliak.
1._Ordenantza fiskalak:
Ordenantza fiskal orokorra.
Kontribuzio berezien ordenantza fiskal orokorra.
Agiriak luzatu eta izapidatzeko tasen ordenantza fiskala.
Irekitzeko lizentzien tasen ordenantza fiskala.
Kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoen ordenantza fiskala.
Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien prezio publikoen ordenantza fiskala.
Ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta eremu publikoa aparkaleku eta bertzetarako erreserbatzeko prezio publikoen ordenantza fiskala.
Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergaren ordenantza fiskala.
Hiri hondakin solidoak biltzeko eta tratatzeko tasaren ordenantza fiskala.
Landazaintzako tasaren ordenantza fiskala.
Herrilurretako ondasun eta larreen aprobetxamendua arautzen duen ordenantza fiskala.
Barruti publikoan ehiza egiteko baimenen prezio publikoen ordenantza fiskala.
Makineria eta materialak erabiltzeko prezio publikoen ordenantza fiskala.
Udalaren hilerria erabiltzeko eta bertako zerbitzuak hartzeko eskubide eta tasak arautzen dituen ordenantza.
Merkataritza ez-egonkorraren eta haren tasen gaineko ordenantza.
2._Bertze ordenantza batzuk:
Trafikoari eta eremu publikoen erabilpenari buruzkoa.
Eremu publikoaren eta bideen garbiketari buruzkoa.
Eraikinak okupatu edo lehen aldiz erabiltzeko lizentziak emateari buruzkoa.
3._Ordainarazpenen tasak:
Landalurraren gaineko kontribuzioa, % 0,78; hirilurraren gaineko kontribuzioa, % 0,4472 oraingo balioen gainean; jarduera ekonomikoen gaineko zergaren errekargua, % 40; gainbalioaren gaineko zerga: 2,5 portzentajea 5 urte bitarte eta 2,6 hortik aurrera, eta % 8ko karga.
Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, herritarrek eta interesatuek aztertu eta, nahi badute, erreklamazioak, kexak edo oharrak egin ditzaten.
Monteagudon, 2004ko azaroaren 3an._Alkatea, José María Vázquez Royo.
Iragarkiaren kodea: L0417074