I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
403/2004 FORU AGINDUA, abenduaren 1ekoa, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak emana, Esther Vilches Plaza andrea, Nafarroako Zerga Ogasuneko Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergetarako Kanpainaren Ataleko Antolaketa Administratiboko Unitate Administratiboaren arduraduna, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu.
Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriaren bigarren zenbakian xedatzen du atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organoak berak.
Bestalde, Nafarroako Zerga Ogasunaren estatutuak onesten dituen irailaren 13ko 353/1999 Foru Dekretuaren 49. artikuluaren arabera, beharrezkoak diren bulegoak eta unitate administratiboak sor daitezke, eta azken horiek bulegoen maila eta lansari osagarri berberak izanen dituzte.
Horrenbestez,
AGINDU DUT:
1. Esther Vilches Plaza andrea, Nafarroako Zerga Ogasuneko Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergetarako Kanpainaren Ataleko Antolaketa Administratiboko Unitate Administratiboaren arduraduna, kargutik kentzea, berak eskatu baitu, eta emandako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2004ko abenduaren 1etik aitzina izanen ditu ondorioak.
2. Foru agindu honen berri ematea interesatuari eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2004ko abenduaren 1ean._Ekonomia eta Ogasun kontseilaria, Francisco J. Iribarren Fentanes.
Iragarkiaren kodea: F0418379