153. ALDIZKARIA - 2004ko abenduaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

955/2004 EBAZPENA, azaroaren 26koa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, Estatu Batuetako irakasleek eta Nafarroako Foru Komunitateko bigarren hezkuntzako irakasleek euren artean lanpostu trukaketa egiteko plaza baterako deialdia egiten duena, 2005/2006 ikasturterako.

Nafarroako Foru Komunitateak, eta Espainiaren eta Amerikako Estatu Batuen arteko Kultura, Hezkuntza eta Zientzia Trukaketarako Batzordeak (aurrerantzean Fulbright Batzordea) erabaki dute, urriaren 7ko 439/2003 Foru Aginduaren bidez onetsitako lankidetza hitzarmenaren bitartez, lankidetza programa bat ezartzea; programa horren arabera, Nafarroako Foru Komunitateko bigarren hezkuntzako irakasle batek eta Estatu Batuetako batek euren artean lanpostu trukaketa eginen dute ikasturte baterako.

Programaren xedea da bi herriek elkar gehiago eta hobeto ezagutzea, bi herrietan gehien mintzatzen diren hizkuntzen irakaskuntzaren bidez, eskolako hezkuntzaren barruan betiere.

Hezkuntzaren Plangintzarako Zerbitzuko zuzendariak aurkeztutako txostenaren arabera, Estatu Batuetako irakasleek eta Nafarroako Foru Komunitateko bigarren hezkuntzako irakasleek euren artean lanpostu trukaketa egiteko plaza baterako deialdia egin beharra adierazten da.

Horrenbestez, Hezkuntza kontseilariak uztailaren 16ko 356/2003 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Estatu Batuetako irakasleen eta Nafarroako Foru Komunitateko bigarren hezkuntzako irakasleen arteko lanpostu trukaketa 2005/2006 ikasturterako arautzen duen deialdia eta eranskinak onestea.

2. Programa horretarako 10.000 euroko gastua ezartzea, 2005eko aurrekontuko "Hizkuntza irakasleak prestatzea" izeneko 422002-41540-2266-421200 kontusailaren kontura, baldin eta kontusail horretan dirurik bada, atzerrian aldi batez bizitzeagatiko ordain gisa.

3. Deialdia eta haren eranskinak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara daitezela agintzea.

4. Ebazpen hau igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Hezkuntzaren Plangintzarako Zerbitzura, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, Giza Baliabideen Zerbitzura, Araubide Bereziko Irakaskuntzaren Atalera, Langileriaren Atalera, Atzerriko Hizkuntzak Sustatzeko Unitate Teknikora, Hizkuntzen Unitate Teknikora, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora eta Nomina eta Gizarte Aseguruen Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2004ko azaroaren 26an._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

E R A N S K I N A

Estatu Batuetako irakasleek eta Nafarroako Foru Komunitateko bigarren hezkuntzako irakasleek euren artean lanpostu trukaketa egiteko plazetarako deialdia

Programaren xedea da bi herriek elkar gehiago eta hobeto ezagutzea, bi herrietan gehien mintzatzen diren hizkuntzen irakaskuntzaren bidez, eskolako hezkuntzaren barruan betiere.

1._Plaza kopurua.

Trukaketa plaza baterako deialdia egiten da, Estatu Batuetako eta Nafarroako Foru Komunitateko bigarren hezkuntzako irakasleek euren artean lanpostu trukaketa egiteko, 2005/2006 ikasturtean.

2._Izangaien betebeharrak.

2.1. Izangaiek ondoko baldintzak bete beharko dituzte:

a) Bigarren Hezkuntzako Irakasleen kidegoko karrerako funtzionarioa izatea: ingeles espezialitatekoa.

b) Zein ikastetxetatik parte hartzen duten, hartan behin betiko destinoa izatea, eta destino hori gordetzea trukaketa urte osoan; nolanahi ere, horrek ez ditu alde batera uzten langileria gaietan indarra duen legeriak ekar litzakeen neurriak.

c) Behin-behineko destinoa duten irakasleek ere parte hartu ahal izanen dute; horretarako, 2004/2005 ikasturtean Nafarroako Hezkuntza Departamentuaren mendeko ikastetxeren batean zerbitzuak eman behako dituzte. Irakasle horiek kasuan kasuko zuzendaritza nagusiaren egiaztagiria aurkeztu beharko dute; egiaztagiri horretan konpromisoa adierazi behar dute, euren destino herria 2005/2006 ikasturtean, gutxienez, gordetzeko.

2.2. Izangaiak aipaturiko baldintzak betetzen ez baditu, zerbitzu eginkizuna deuseztatu eginen da. Aipaturiko baldintzak ez betetzeak, aldiz, martxan dagoen trukaketa bat desegitea eragiten badu, 7. oinarriak adierazitakoari lotuta geratuko da irakaslea, interesatuari lepora dakiokeen deuseztatze edo etenari dagokionez.

3._Eskaerak.

3.1. Interesatuek eskaeraren hiru ale aurkeztu beharko dituzte, 1.a eranskineko ereduaren arabera. Eskaeraren ingelesezko itzulpenaren hiru ale ere aurkeztu beharko dituzte (1.b eranskina), Estatu Batuetako harrera ikastetxeentzat, berauek eskaera ingelesez bakarrik aztertuko baitute.

3.2. 2. eranskina, ikastetxeko zuzendariaren txostena eta ikasketaburuarena Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzaren Plangintzarako Zerbitzura (Araubide Bereziko Irakaskuntzaren Atala) bidali beharko dira zuzen-zuzenean.

3.3. Eskaera osoa eta sinatua ondoko dokumentazioarekin batera aurkeztu behar da:

a) Hiru argazki berriki eginak, nortasun-agiri neurrikoak.

b) Izangaiaren lanbide curriculumaren hiru ale. Bertan alegatutako merezimenduen frogagiriak dagokion mementoan eskatu ahal izanen dira.

4._Eskaerak aurkezteko modua eta epea.

4.1. Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzaren Plangintzarako Zerbitzuari (Araubide Bereziko Irakaskuntzaren Atala) zuzenduko zaizkio eskaerak, eta Hezkuntza Departamentuko Erregistroan (Santo Domingo aldapa, z.g., 31001, Iruña) aurkeztuko dira.

Eskaerak aurkeztu ahal izanen dira, halaber, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/92 Legearen 38.4. artikuluan ezarritako tokietan. Eskabidea posta bulegoren batean aurkezten bada gutun-azal irekian egin beharko da, postetxeko funtzionarioak eskabidea ziurtatu baino lehen data eta zigilua para diezazkion.

Izangaiak 2. eranskina bere destinoko ikastetxean aurkeztu beharko du; ikastetxe horretako ikasketaburuak eta zuzendariak, berriz, dagokien atala beteko dute, eta Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzaren Plangintzarako Zerbitzura (Araubide Bereziko Irakaskuntzaren Atala) bidali beharko dute, interesatuak aurkeztutako espedienteari eransteko. Nafarroako Hezkuntza Departamentuak eta Fulbright Batzordeak, horrez gain, kasuan kasuko ikuskatzaile teknikoaren txostena eskatu ahal izanen dute, horrela erabakitzen badute.

4.2. Eskaerak eta eskatutako dokumentazioa aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau argitaratzen denetik hasita.

5._Hautatzea.

5.1. Hautapena batzorde misto batek eginen du; batzorde horren burutza batera osatuko dute Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak edo bere ordezko batek eta Fulbright Batzordearen ordezkari batek, eta batzordekide izanen dira Fulbright Batzordearen ordezkari bat edo bi, Araubide Bereziko Irakaskuntzaren Ataleko burua eta Atal horretako hizkuntzetako aholkulari tekniko bat.

5.2. Hautapenaren eta deialdiaren ebazpen proposamena bi fasetan eginen da:

a) Eskatzailearen merezimenduak ebaluatzea, berak aurkeztutako curriculumaren arabera, eta dagokion ikastetxeko zuzendariaren eta ikasketaburuaren txostenak aintzat hartuz.

b) Elkarrizketa bat, gaztelaniaz eta ingelesez, hautapen batzordearen ordezkariekin. Elkarrizketa Madrilen izanen da, eta dagokionean horretarako data jakinaraziko da. Izangairen bat elkarrizketara aurkezten ez bada, programan parte hartzeari uko egiten diola ulertuko da.

5.3. Hautapena eginda, eta Hezkuntza Departamentuko eta Fulbright Batzordeko agintari eskudunek hautapen batzordearen proposamena onetsita, trukaketa egin ahal izateko Estatu Batuetan trukaketarako izangai bat eta destinoko ikastetxe egoki bat aurkitu behar dira. Estatu Batuetako hautapenaren ardura Estatu Departamentuko zuzendaritza eskudunari dagokio:

a) Fulbright Batzordeak izangai bakoitzari informazioa emanen dio berarekin trukatzeko proposatzen den Estatu Batuetako irakasleaz eta ikastetxeaz. Aldi berean, Estatu Batuetako irakasleek eta ikastetxeek dagokien informazioa jasoko dute.

b) Trukaketarako proposamenaren jakinarazpena jaso ondoren, inplikatutako izangaiek 15 eguneko epea dute, nahi dituzten xehetasunak aztertzeko eta argitzeko, baita Hezkuntza Departamentuari eta Fulbright Batzordeari trukaketaren onarpen edo ukapena (3. eranskina) igortzeko ere.

6._Deialdiaren ebazpena eta orientazio ikastaroak.

6.1. Parte-hartzaileen onarpenak jaso ondoren, Batzordeak Hezkuntza Departamentuari eta Fulbright Batzordeari trukaketen adjudikazio proposamena aurkeztuko die.

6.2. Nafarroako Gobernuko Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du, non trukaketa egiteko hautatutako izangaien zerrenda agertuko den; horrez gain, Giza Baliabideen Zerbitzuari proposamena eginen dio, interesatuei dagozkien zerbitzu eginkizunak emateko, eta Giza Baliabideen Zerbitzuak horretarako tramiteak hasiko ditu. Aipaturiko ebazpena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, aginduzkoa baita.

6.3. Parte-hartzaileak dagokion bisatua eskuratu arte, zerbitzu eginkizunaldia ez da irmotzat hartuko. Bisatua Estatu Batuetako Enbaxadak ematen du, eta Fulbright Batzordeak abalatzen.

6.4. Hautatutako irakasleek bi orientazio ikastarotan parte hartuko dute; ikastaroak Madrilen eta Estatu Batuetan eginen dira. Bata nahiz bestea nahitaezkoak dira. Fulbright Batzordeak ordainduko du parte-hartzailearen eta bera laguntzeko joanen diren senideen egonaldia Estatu Batuetan, prestakuntza ikastaroak irauten duen bitartean.

7._Uko egiteak eta trukaketaren etena.

7.1. Zerbitzu eginkizunen akordioa eman ondoren, esleitutako plazei uko egiteko eskaerarik ez da onartuko, salbuespenezko larritasun egoerak direnean izan ezik; egoera horiek gertatuz gero, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren Zuzendaritza Nagusiari egokituko zaio balorazioa egitea.

7.2. Trukaketa amaitutzat emanen da 2.2. puntuko baldintza betetzen ez bada. Interesatuari lepora dakiokeen etentzat hartuko da.

7.3. Kontuan hartuz trukaketa baten etenak dakartzan kalteak, bai ikasleentzat, bai ikastetxeko antolaketarako, bai beste herrialdeko irakaslearentzat (7.1. puntuko kasua salbu), hasitako trukaketa eteten duen irakasle espainiarrari dagokio kalte-ordainen demandari edo beste era batekoei erantzutea, halakorik bada, baldin eta kasuan kasuko irakasle ipar amerikarrak, bere ohiko destinora bueltatu beharrean egonen balitz, eten horren ondorioz bere burua kaltetutzat hartzeagatik demanda jarriko balu.

8._Trukaketen baldintza orokorrak.

8.1. Trukaketen baldintza orokorrak deialdi honen oinarrien mende daude, baita Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuak eta Amerikako Estatu Batuek hezkuntza, kultura eta zientzia gaietako lankidetzarako sinatutako Akordioaren mende ere.

Bestalde, harrera ikastetxeak programa honetako irakasle parte-hartzaileei aplikatuko zaizkien baldintzak emanen ditu, herrialde bakoitzeko indarreko legeriaren eta ohituraren arabera. Orientatze aldera, hona hemen baldintza horietako batzuk:

_Noiz hasi: abuztuko bigarren hamabostaldian. Destinoko ikastetxean garaiz hasi behar du, ikasturtearen plangintzan parte hartzeko, irakaslan arrunta hasi aurretik egiten baita.

_Noiz amaitu: maiatzaren amaieran edo ekainaren hasieran.

_Iraupena: ikasturte bat.

8.2. Irakasle bakoitza hartutako lanpostuari dagokion araubideari lotuko zaio (ordutegiak, oporrak, kudeaketa akademikoa, familiekiko harremanak, organo didaktikoetan parte hartzea, tutoretza ardurak, gainbegiratzea, eta diziplinaren eta eskola bizitzaren sistema), eta araubide horren arabera beteko ditu bere eginkizunak. Oro har ondokoa esan daiteke:

_Irakaslan zuzeneko denbora 25 ordu ingurukoa da astean, gehi bost ordu ikastetxean egoteko.

_Eman beharreko irakasgaia Gaztelania izanen da; dena den, irakasleari dagokion ordutegia osorik beteko ez balitz, arlo hori irakaslearen prestakuntza akademikoarekin bateragarriak diren beste batzuekin osatu ahalko litzateke.

_Irakasleak parte hartu beharko du ikastetxeak antolatzen dituen lanbide hobekuntzako jardueretan; horrez gain, bere irakaslana prestatzeko eta bere irakasgaiaren dokumentazio akademikoa kudeatzeko jarduerak egin beharko ditu.

_Bigarren hezkuntzako irakasleak hezkuntza maila horretako azken tartean lan eginen du; Espainiako irakaskuntza sisteman DBHko azken bi urteak eta Batxilergoko bi urteak dira horren baliokide.

_Irakasleek kultur jardueretan eta beste jarduera osagarri batzuetan parte hartzeko prest egon behar dute; orobat, prest egonen dira destinoko ikastetxearen eta jatorrizko erakundearen arteko loturak bultzatzeko.

8.3. Trukaketak irauten duen bitartean, irakasle espainiarrek euren funtzionario eskubideak gordeko dituzte.

8.4. Foru Komunitateak euren irakasleei 10.000 euroko kalte-ordaina emanen die atzerriko aldi baterako egonaldiagatik, eta elkarren segidako bi seihilekotan (2005eko ekainean eta abenduan) ordainduko da. Gastu hori 2005eko aurrekontuetako "Hizkuntza irakasleen prestakuntza" izeneko 422002-41540-2266-421200 kontusailaren kontura eginen da.

Dena dela, deialdiaren 7. puntuan aurreikusi ez diren arrazoiengatik trukaketa eten egiten bada, Hezkuntza Departamentuak eskubidea izanen du kasuan kasu egokitzat jotzen duen diru kopurua kentzeko.

Bestetik, Fulbright Batzordeak onuradun bakoitzeko $2.500ko ekarpena eginen du (USA dolarrak), bidaiarako eta lehen ostaturako (prestakuntza ikastaroa egiteko Washington DC-ra eginen den bidaia barne). Halaber, gaixotasun eta istripu aseguru poliza bat ere eginen du. Poliza hori zabaldu ahal izanen da pertsona eta hilabete bakoitzeko $27ko prezio sinbolikoa ordainduz, parte-hartzaileak beharrezkoa dela uste badu, bere senide laguntzaileak, batik bat, babesteko.

Proposatutako irakasleek ez dute bestelako eskubide ekonomikorik erreklamatzerik izanen.

8.5. Fulbright programak irakasle estatubatuarren joan-etorri bidaiak ordainduko ditu; gisa berean, urteko orientazio eta jarraipen mintegietan parte hartzearen gastua ordainduko du, baita gaixotasun eta istripu aseguruarena ere.

8.6. Funtzionario parte-hartzaileek beharrezko tramiteak egin beharko dituzte, euren osasun estaldura Mufaceren bidez atzerrira zabaltzeko.

8.7. Trukaketa aldia amaituta, irakasleak euren jatorrizko ikastetxera itzuliko dira edo, behin betiko destinorik gabekoak baziren, egokitzen zaien ikastetxera.

9._Aurkeztutako dokumentazioa berreskuratzea.

Hautatu gabeko interesatuek dokumentazioa berreskuratu ahal izanen dute Hezkuntza Departamentuan, iragartzen den egun eta orduan. Postaz ere erreklamatu ahal izanen da, dokumentazioa itzultzeko iragarriko den epearen barruan.

10._Helegitea.

Deialdi honen eta honetatik sortzen diren egintzen aurka interesatuek gora jotzeko helegitea jartzen ahal dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu, jendaurrean paratu edo jakinarazten denetik hilabeteko epean.

11._Tramitazio prozesuaren gaineko informazioa.

Hautapenaren aurreko prozesuaren gaineko zeinahi informazio Nafarroako Foru Komunitateko Hezkuntza Departamentuko Araubide Bereziko Irakaskuntzaren Atalean lortu ahalko da (Santo Domingo, z.g. 31001, Iruña), astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era bitarte, 848 42 65 43 telefonora deituz, edo mezu elektroniko bat ondoko helbidera bidaliz: mvallesi@pnte.cfnavarra.es.

Trukaketa Programarekin zerikusia duten gaiez informatzeko, eta hautapena egin ondorengo tramite guztietarako, izangaiek Fulbright Batzordearekin harremanetan jarri beharko dute (Paseo General Martínez Campos, 24. 28010 Madril), astelehenetik ostiralera, 08:30etik 15:00etara bitarte, 91 702 7010 edo 91 702 7012 telefonoetara deituz, edo mezu elektroniko bat ondoko helbidera bidaliz: vruiz@comision-fulbright.org.

I.A ERANSKINA LANPOSTU TRUKAKETARAKO PROGRAMA 2005-2006 IKASTURTEA

Eskaera orria

A) Datu pertsonalak.

Abizenak:

Izena:

NAN: ................................. Jaioteguna:

Jaioterria (hiria, probintzia, herrialdea)

Kidegoa:

Irakaskuntzan emandako urteak:

Helbide pertsonala eta iraunkorra

Kalea/plaza eta zkia.:

PK: ................... Herria: ................. Probintzia:

Telefonoa:..................................... Tel. mugikorra:

Posta elektronikoa:

Lantokia

Lantokiaren izena:

Kalea/plaza eta zkia.:

PK: ..................... Herria: ............... Probintzia:

Telefonoa: ............... Fax:

Posta elektronikoa:

B) Unibertsitate mailako tituluak.

c) Ematen dituzun ingeles klaseen egungo ordutegia.

Astelehena Asteartea Asteazkena Osteguna Ostirala

Goizez

Arratsaldez

Zehaztu beste irakasgairik ematen duzun edo karguren bat betetzen duzun zure ikastetxean:

D) Metodoak.

Ikus-entzunezko metodoekin jardun duzu? BAI EZ

Metodo komunikatiboekin jardun duzu? BAI EZ

Aipaturiko metodoen gaineko ikastarorik egin duzu? BAI EZ

Azken galderari baietz erantzun badiozu, zehaztu zer ikastaro egin dituzun:

E) Akademikoak ez diren jarduerak.

F) Nazioarteko esperientzia.

Zehaztu trukaketa programarik edo atzerriko egonaldirik egin duzun.

G) Famili egoera.

Aurreikusita duzu familiakideren batek zu laguntzea Estatu Batuetan zauden bitartean? Halaxe bada, zehaztu:

Izena Ahaidetasuna Jaioteguna

H) Ostatua.

Etxebizitza sartu nahi duzu trukaketan? BAI EZ EZ DAKIT

Baietz erantzun baduzu, adierazi zure etxebizitzaren ezaugarriak:

Zenbat pertsona bizi daitezke eroso zure etxean?:

Helduak: ................... Haurrak: .......................

Zer distantzia dago zure lantokiraino?

Puntu batetik bestera joan-etorria egiteko ba al da garraiobide kolektiborik? Zer motatakoa?

I) Lan egiten duzun ikastetxearen profila.

Ikastetxearen izena:

Posta helbidea:

Posta kodea: ...................... Herria: ..................... Probintzia:

Telefonoak: .................. Fax: ................ E-Mail:

Zenbat biztanle ditu ikastetxea dagoen herriak?

Adierazi zer ikastetxe mota den:

a) Landakoa

b) Herri bateko erdialdean kokatua

c) Kanpoaldean kokatua

Zenbat irakaslek lan egiten dute zure ikastetxean?

Zenbat ikasle daude matrikulatuta zure ikastetxean?

Zuzendaritza kargurik betetzen duzu zure ikastetxean?

Deskribatu zure ikastetxea, ondokoak aipatuz: maila akademikoa, ikasleen maila sozioekonomiko eta etnikoa, irakaskuntza metodologiak, materialak, instalazioak eta programa bereziak

Zure ikastetxeak nazioarteko bizitza aktiborik (ikasleen, irakasleen trukaketak, senidetzea, eta abar) egiten al du? Baiezkotan, deskriba itzazu jarduera horiek eta maiztasuna:

J) Beste informazio batzuk.

Adierazi zer arrazoik bultzatu zaituzten trukaketa programa hau eskatzera, eta zer onura espero duzun lortzea:

Programak ezin du estatu zehatz bateko destinoa ziurtatu; hala ere, estatu zehatz bat edo batzuk nahiago baduzu/badituzu, arren, adierazi ezazu/itzazu:

Bestelako destinorik onartuko zenuke?

Aurtengo ikasturtea amaituta, destinoz aldatzeko asmorik baduzu? Beste lanpostu baterako lekualdatzerik eskatu al duzu?

Nik, behean sinatzen duen honek, neure erantzukizunpean aitortzen dut:

1._Prozedura hau arautzen duen deialdiaren arauak onartzen ditudala, baita betetzeko konpromisoa hartzen dudala ere; hori dela eta, eskaera hau egiten dut, deialdiari jarraituz.

2._Eskaera honen aurreko ataletan adierazitako datuak egiazkoak direla, baita azaldutako zirkunstantziak ere.

3._Eskaera honek aipatzen duen Trukaketa Programari dagozkion konpromisoak ezagutu eta onartzen ditudala.

4._Konpromisoa hartzen dudala Trukaketa Programa ez eteteko, baita programari atxikitako betebeharrak betetzeko ere, deialdiak aurreikusitakoaren arabera.

..........(e)n, 2004ko ................. aren ..........(e)an.

Eskatzailearen sinadura

ANNEX I.B FULBRIGHT TEACHER EXCHANGE PROGRAM "POST TO POST" 2005-2006 SCHOOL YEAR

Application Form

A) Personal data.

Surname:

Name:

Passport Nr.: ........................... Birthdate:

Birthplace (City, Province, Country):

Teaching Corps:

Personal and permanent address

Street & Nr.:

P.C.: .............. City: ......................... Province:

Phone: ..................................... Móbile:

Electronic Mail:

Working Place

Name of the School:

Street & Nr.:

P.C.: .............. City: ......................... Province:

Phone: .................................... Fax:

Electronic Mail:

B) University degrees.

C) Current english teaching schedule.

Indicate the number of teaching hours for each day:

Monday Tuesday Wednesday Thursday Friday

Morning

Afternoon

Please specify if you teach any other subject or assume any other responsibility in your school:

D) Methodology.

¿Have you used audiovisual methods in the classroom? YES NO

¿Have you used communicative methods in the classroom? YES NO

¿Have you been trained in these methods? YES NO

If you answered "Yes" to the last question, please describe the courses you have taken:

E) Extracurricular activities (please describe).

F) International experience.

List any exchange or stay abroad in which you have participated.

G) Family members.

Please state if you will be accompanied by family members during your exchange in the U.S.

Names Relationship Dates of Birth

H) Accommodations.

Are you willing to exchange housing? YES NO NOT SURE

If the answer to the above is "Yes" or "Not Sure", please give a brief description of the house / apartment, providing as much detail as possible:

Number of persons who can live comfortably:

Adults ............... Children ...............

Proximity to school (Kilometers)

Does adequate public transportation run between your home and your school? Please describe

I) Description of the school where you work.

Name of school

Street & Nr.

Postal Code .................. City .................... Province

Phone/s ................... Fax ................... E-Mail

Located in a town / city with a population of .............. inhabitants.

School Location:

a) Rural

b) Urban

c) Suburban

No. of teachers in your school

No. of students in your school

Do you have an administrative responsibility in your school?

Please describe your school with reference to the academic level, socio-economic composition of the student body / ethnic groups / multicultural?, material resources, facilities and special features:

Does your school place emphasis on international activity? (student / teacher exchanges, twin schools, etc? If "Yes", please describe the activitites and how often they occur:

J) Other information.

Please state why you have applied for this exchange and what you hope to achieve from it:

Although the Program cannot assure your assignment to a particular State, please indicate if you have a regional preference (or specific States):

Would you accept another assignment?

I, the undersigned, state the following:

1._That I accept the terms of the grant announcement, the norms of which I agree to abide by and that I submit this application in accordance with the same.

2._That the data and circumstances set forth in the foregoing sections of the application are true.

3._That I am aware of the commitments made by accepting a post as part of the exchange inherent to this application and that I agree not to interrupt it and to fulfill my responsibilites according to the terms outlined in the grant announcement.

In ..............on ................ of ..................... of 2004

Signature of the Applicant

II. ERANSKINA

Ikastetxeak inprimaki hau zuzen-zuzenean igorri behar dio Hezkuntzaren Plangintzarako Zerbitzuari (Araubide Bereziko Irakaskuntzaren Atala).

LANPOSTU TRUKAKETARAKO PROGRAMA 2005-2006 IKASTURTEA

Ikastetxearen txostena

Izangaiaren datu pertsonalak.

Abizenak:

Izena:

NAN.: .................... Jaioteguna:

Jaioterria (hiria, probintzia, herrialdea):

Egoera zibila:

Helbide iraunkorra (Kalea eta zenbakia):

PK: ................. Herria: ................... Probintzia:

Telefonoa: ................... Tel mugikorra:

Posta elektronikoa:

Destinoko ikastetxea:

Posta Helbidea (Kalea eta zenbakia.):

PK: ................. Herria: .................... Probintzia:

Telefonoa .............................. Fax:

Posta elektronikoa:

Ematen dituen irakasgaiak/arloak

Zein kidegotakoa den:

Eskertzekoa litzateke txosten hauek eskatzailearen ondoko alderdiei, gutxienez, erantzunen baliete: irakaslanen antolaketa; ikastetxearen funtzionamenduan parte hartzea; gaurkotze zientifikoa eta didaktikoa; eta ikasleak motibatzeko gaitasuna.

IKASTETXEKO ZUZENDARIAREN TXOSTENA

..................(e)n, 2004ko .................aren .......(e)an.

Zuzendariaren izena eta sinadura, eta ikastetxearen zigilua

IKASKETABURUAREN TXOSTENA

..................(e)n, 2004ko .................aren .......(e)an.

Zuzendariaren izena eta sinadura, eta ikastetxearen zigilua

III. ERANSKINA

LANPOSTU TRUKAKETARAKO FULBRIGHT PROGRAMA 2005-2006 IKASTURTEA

Onartze edo uko egite inprimakia

jn./and.

NAN: ................................ LEZ (Langile E. zenbakia.):

Destinoa non:

Ikastetxearen helbidea:

PK: ..................... Herria: .................. Probintzia:

Telefonoa: .............................. Tel. mugikorra:

TRUKAKETA ONARTZEN DU

(1)

TRUKAKETARI UKO EGITEN DIO

jn./and. rekin

Helbidea:

(2) Trukaketa-aldia ..............(e)tik: ............(e)ra izanen da.

..............(e)n, 200....ko ..........aren ............ (e)an.

Irakaslearen sinadura

(1) Bidezkoa ez dena ezabatu.

(2) Zehaztu Trukaketa programaren iraupena.

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA. HEZKUNTZAREN PLANGINTZARAKO ZERBITZUA. ARAUBIDE BEREZIKO IRAKASKUNTZAREN ATALA.

Iragarkiaren kodea: F0418376