153. ALDIZKARIA - 2004ko abenduaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

2761/2004 EBAZPENA,abenduaren 7koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Gizarte Laneko Diplomatuen eta Gizarte Laguntzaileen Elkargo Ofizialak jarritako 444/2004 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzen duena.

Nafarroako Gizarte Laneko Diplomatuen eta Gizarte Laguntzaileen Elkargo Ofizialak 444/2004 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren aurrean, ekainaren 28ko 244/2004 Foru Dekretuaren aurka. Dekretu horrren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatu zen, atalburutza eta bulegoburutza batzuk merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, Salak eskatu du administrazio espedientea igor diezaiotela eta epailearen deiak Legearen 49. artikuluan ezarritako moduan egin daitezela.

Horrenbestez, eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak abuztuaren 5eko 55/2003 Foru Aginduaren bidez emandako eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Gizarte Laneko Diplomatuen eta Gizarte Laguntzaileen Elkargo Ofizialak jarritako 444/2004 prozedura arrunteko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzea.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, interesatuak jakinaren gainean jarri eta autoetan demandatu gisa agertu ahal izan daitezen, argitaratzen denetik bederatzi eguneko epean, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan.

3. Ebazpen honen berri ematea Nafarroako Gizarte Laneko Diplomatuen eta Gizarte Laguntzaileen Elkargo Ofizialari, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2004ko abenduaren 7an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0418908