153. ALDIZKARIA - 2004ko abenduaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

363/2004 FORU DEKRETUA, azaroaren 30ekoa, "Uztegi-Araizko herri ondasunak berreskuratzearen gaineko transakzio hitzarmenaren oinarri orokorrak" izeneko agiriaren indarraldia urtebetez luzatzen duena.

Uztegiko Kontzejuak, 2001eko uztailaren 28ko bilkuran, "Uztegi- Araizko herri ondasunak berreskuratzearen gaineko transakzio hitzarmenaren oinarri orokorrak" izeneko agiriaren proposamena behin betikoz onetsi zuen. Nafarroako Gobernuak irailaren 17ko 260/2001 Foru Dekretuaren bidez onetsi ondoren indarra hartu zuten. Dekretu hori 2001eko 126. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urriaren 17an.

Oinarrietako 14. artikuluak xedatzen duenez, bi urteko indarraldia izanen dute, Gobernuak onesten dituenetik hasita. Epe hori iragan da baina onetsiriko oinarriak ezin izan dira gauzatzen hasi. Izan ere, Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko Herrilur Atala auzo bakoitzaren egoera zehazteko herrilurren gainean egiten ari zen ikerlana ez baitzen bukatu artean.

Hori guztia kontuan harturik, Uztegiko Kontzejuak, 2003ko abuztuaren 23an egindako bilkuran, erabaki zuen herri ondasunak berreskuratzearen gaineko transakzio hitzarmenaren indarraldiaren epea luzatzeko eskatzea, eta azaroaren 3ko 669/2003 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen eskaera.

Herrilur Atalak ikerlana bukatu eta aurkeztu duen arren, ezarritako epea, urte beteko luzapenarekin ere, ez du behar adinakotzat jotzen Kontzejuak.

Hori dela eta, Uztegiko Kontzejuak, 2004ko abuztuaren 23ko bilkuran, erabaki zuen eskatzea Uztegi-Araizko herri ondasunak berreskuratzearen gaineko transakzio hitzarmenaren indarraldia berriro ere luzatu zedila.

Horiek horrela, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta lauko azaroaren hogeita hamarreko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra._"Uztegi-Araizko herri ondasunak berreskuratzearen gaineko transakzio hitzarmenaren oinarri orokorrak" izeneko agiriaren indarraldia urtebetez luzatzea onesten da. Oinarri horiek irailaren 17ko 260/2001 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren eta azaroaren 3ko 669/2003 Foru Dekretuaren bidez luzatu.

Foru dekretu honek bide administratiboa agortzen duela adieraztea. Horren aurka, aukeran, errekurtso hauetariko bat paratzen ahal da:

_Berraztertzeko errekurtsoa, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Uztegiko Kontzejuak, berraztertzeko errekurtsoaren ordez, aurretiko errekerimendua egin dezake, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.

AZKEN XEDAPENA

Foru dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aurrera izanen ditu ondorioak.

Iruñean, 2004ko azaroaren 30ean._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, José Javier Echarte Echarte.

Iragarkiaren kodea: F0418319