I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.1. XEDAPEN OROKORRAK
1.1.2. Foru Dekretuak
368/2004 FORU DEKRETUA, abenduaren 13koa. Honen bidez Valtierrako udalerria sartzen da 2004ko iraileko ohiz kanpoko ekaitz eta uholdeek titulartasun publikoko nekazaritzako azpiegituretan eragindako kalteak konpontzeko dirulaguntza bereziak ezartzen dituen urriaren 18ko 327/2004 Foru Dekretuari jarraikiz laguntzak jaso ditzaketen udalerri eta eskualdeen zerrendan.
Urriaren 18ko 327/2004 Foru Dekretuaren bitartez, 2004ko iraileko ohiz kanpoko ekaitz eta uholdeek titulartasun publikoko nekazaritzako azpiegituretan eragindako kalteak konpontzeko dirulaguntza bereziak ezarri ziren. Dekretu horren 1. artikuluaren arabera, laguntza jaso dezaketen udalerri eta eremuen zerrenda foru dekretu baten bidez handitu ahalko da, baldin eta beste udalerri batzuek aurkezten dituzten laguntza eskaerak aztertuta ikusten bada kaltearen neurriak hori eskatzen duela.
Valtierrako Udalak laguntza jaso dezaketen udalerrien artean sartzeko eskabidea aurkeztu du. Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak, behar ziren egiaztapenak egin ondoren, frogatutzat eman du titulartasun publikoko nekazaritzako azpiegituretan eragindako kalteak udalerri hori laguntza jaso dezaketen udalerrien zerrendan sartzeko modukoak direla.
Horiek horrela, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta lauko abenduaren hamahiruko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,
DEKRETATU DUT:
Artikulu bakarra._Valtierrako udalerria sartzea 2004ko iraileko ohiz kanpoko ekaitz eta uholdeek titulartasun publikoko nekazaritzako azpiegituretan eragindako kalteak konpontzeko dirulaguntza bereziak ezartzen dituen urriaren 18ko 327/2004 Foru Dekretuari jarraikiz laguntzak jaso ditzaketen udalerri eta eskualdeen zerrendan.
AZKEN XEDAPEN BAKARRA
Indarra hartzea
Foru dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunean hartuko du indarra.
Iruñean, 2004ko abenduaren 13an._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, José Javier Echarte Echarte.
Iragarkiaren kodea: F0418902