I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.6. Beste batzuk
167/2004 EBAZPENA, azaroaren 9koa, Nafarroako Emakumearen Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Caja Laboral, Eurofren de Frenos, S.L. eta Inés Mulliez Corella, S..A. enpresei "Emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasunaren aldeko entitate laguntzailearen" aitorpena kentzen diena.
Irailaren 8ko 241/1997 Foru Dekretuaren bidez, "Emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasunaren aldeko entitate laguntzailea" izeneko figura sortu zen, aukera-berdintasunarekin konpromisua duten entitateen lana aitortu eta ekintzarako politika positiboak abiaraztea sustatzeko.
Nafarroako Emakumearen Institutuko zuzendari kudeatzaileak, irailaren 10ean emandako 134/2002 Ebazpenaren bidez, Caja Laboral, Eurofren Europea de Frenos, S.L. eta Inés Mulliez Corella, S.A. enpresak "Emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasunaren aldeko entitate laguntzailetzat" jo zituen (2002ko azaroaren 6ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 134. zk.).
Irailaren 8ko 241/1977 Foru Dekretuaren 7.1 artikuluaren arabera, aitorpen horrek indarrean iraun dezan, entitate laguntzaileak urtero frogatu behar dio Nafarroako Emakumearen Institutuari aukera-berdintasunaren aldeko ekintzak egiten jarraitzen duela.
Horri dagokionez, Informazio eta Lankidetza Ataleko buruak adierazi du Caja Laboral, Eurofren Europea de Frenos, S.L. eta Inés Mulliez Corella, S.A. enpresek ez dutela frogatu aitorpenak indarrean segitzeko eskatzen diren ekintzak egiten jarraitzen dutela.
Horrenbestez, Informazio eta Lankidetza atalburuaren txostena ikusirik eta irailaren 8ko 241/1997 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Caja Laboral, Eurofren Europea de Frenos, S.L. eta Inés Mulliez Corella, S.A. enpresei Emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasunaren aldeko entitate laguntzailearen aitorpena kentzea.
2. Ebazpen hau jakinaraztea Caja Laboral, Eurofren Europea de Frenos, S.L. eta Inés Mulliez Corella, S.A. enpresei, Informazio eta Lankidetza Atalari eta Unitate Administratiboari, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak sor ditzan.
Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aitzina, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan eta hura aldatzen duen urtarrilaren 13ko 4/1999 Legean xedaturikoarekin bat.
Iruñean, 2004ko azaroaren 9an._Nafarroako Emakumearen Institutuko zuzendari kudeatzailea, Teresa Aranaz Jiménez.
Iragarkiaren kodea: F0418107