151. ALDIZKARIA - 2004ko abenduaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

1490/2004 EBAZPENA, azaroaren 30ekoa, Barne zuzendari nagusiak emana, ELA sindikatuak irailaren 13ko 300/2004 Foru Dekretuari jarritako 474/2004 prozedura arrunteko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailera igortzen duena.

ELA sindikatuak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, 474/2004 prozedura arrunta, jarri du Nafarroako Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salaren aurrean, Nafarroako Foruzaingoak duen plantilla organikoa eta langileen zerrenda onartu eta argitaratzea xedatzen duen irailaren 13ko 300/2004 Foru Dekretuaren aurka.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, Sailak eskatu du administrazio espedientea igor diezaiotela eta epailearen deiak Legearen 49. artikuluan ezarritako moduan egin daitezela.

Horrenbestez, eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariaren abuztuaren 5eko 57/2003 Foru Aginduak emandako eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Prozedura arrunteko 474/2004 administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren espediente administratiboa Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailera igortzea.

2. Interesatuei dei egitea, autoetan agertu nahi izanez gero, halaxe egin dezaten ebazpen hau argitaratzen denetik bederatzi eguneko epean.

3. Ebazpen hau Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuari eta ELA sindikatuari jakinaraztea.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, 2004ko azaroaren 30ean._Barne zuzendari nagusia, Juan Ramón Rábade Iráizoz.

Iragarkiaren kodea: F0418251