151. ALDIZKARIA - 2004ko abenduaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

T U T E R A

Xehetasun azterlana, 329. lurzatia, U.E. 39, A.R. 8-B, La Barrena industrialdea

Tuterako alkate udalburuak, Alkatetzaren 2004ko azaroaren 24ko ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen xehetasun azterlana, 329. lurzatian, U.E. 39 exekuzio unitatean, 8-B banaketa eremuan, Tuterako H.A.P.O.ko La Barrena industrialdean, Francisco Javier Malo Segura jaunak aurkeztua Intudesa, S.L.ren izenean. Halaber, espedientea jendaurrean edukitzea erabaki zuen, hogei egun baliodunean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, azter dadin eta bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen, idatziz aurkeztu ere Udalaren erregistro orokorraren bidez.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2004ko azaroaren 24an._Alkate udalburua, Luis Casado Oliver.

Iragarkiaren kodea: L0418661