I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.3. Nahitaezko Desjabetzapenak
362/2004 FORU DEKRETUA, azaroaren 30ekoa, "Agorretako EDAR proiektua, Imhoff tankeko sarbidea" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaezko desjabetzapena egiteko, presakoa dela adierazten duena.
Abenduaren 16ko 251/2002 Foru Dekretuaren bidez, presakotzat jotzen da proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideak okupatzea, eta orain, Herri Lan Departamentuak eskaturik, beharrezkoa izan da sarbideko gurdibide trazadura aldatzea egindako putzu septikoa dagoen lekutik N-131raino.
Aldaketa 2004ko maiatzaren 18ko bilkuran onetsi zuen Udalak, eta jendaurrean jarri zen aipatu aldaketa eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, hamabost eguneko epean.
Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragan baita, behin betiko onetsi zen, Esteribarko Udalaren 2004ko irailaren 3ko osoko bilkuran, eta 117. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, irailaren 29an.
Obren garrantziak eta premiak honako oinarri hau du: ukitutako lurrak ez balira berehala okupatuko, obrak bukatuak direnez, putzu septikoa ezingo litzateke erabili, ez baita sarbiderik.
Nafarroako Gobernuak, Esteribarko Udalak alegatutako arrazoiak ikusirik, bidezkotzat jo du desjabetzapenak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adieraztea.
Horrenbestez, Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57.b) artikuluak emandako eskumenak erabiliz, Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta lauko azaroaren hogeita hamarrean egindako bilkuran hartu zuen erabakiarekin bat,
DEKRETATU DUT:
Artikulu bakarra._Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, "Agorretako EDAR proiektua, Imhoff tankeko sarbidea" izeneko obren proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela deklaratzea.
AZKEN XEDAPENA
Foru dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den egunean berean sortuko ditu ondorioak.
Iruñean, 2004ko azaroaren 30ean._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Toki Administrazioko kontseilaria, Alberto Catalán Higueras.
Iragarkiaren kodea: F0418354