151. ALDIZKARIA - 2004ko abenduaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

OBANOS

Hirilurraren balorazio txostenaren laugarren berrikuspena behin betikoz onetsirik

Batzorde Mistoan Udalak dituen ordezkariek Hirilurraren balorazio txostena hasiera batean onetsi ondotik, proiektua hamabortz egunean egon zen jendaurrean Udalaren iragarki oholean, eta erreklamaziorik jaso ez denez, Batzorde Misto horretan Nafarroako Gobernuak dituen ordezkariek txostena behin aztertuz gero, behin betikoz onetsi da, aipatu Batzordeak 2004ko azaroaren 4an hartutako erabakiaren bitartez.

Obanosen, 2004ko azaroaren 5ean._Alkate udalburua, Fernando Lana Guembe.

Iragarkiaren kodea: L0417141