II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
E G U E S I B A R
Eguesko urbanizazio proiektua behin betiko onetsirik
Eguesibarko Udalak, 2004ko irailaren 21ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Eguesko Kontzejuko UU.4 unitatea urbanizatzeko proiektua, María Teresa Lesaca Gonzálezek sustatua Inmobiliaria Lesaca-González, S.L.ren izenean. Orobat, erabaki zuen espedientean dauden txostenak, teknikari eskudunek eginak, proiektu horren barnean ofizioz sartzea, proiektuaren osagai eta zati lotesle gisa.
Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 134. artikuluan 76.ari dagokionez xedatukoari jarraituz.
Eguesen, 2004ko azaroaren 19an._Alkatea, José A. Andía García de Olalla.
Iragarkiaren kodea: L0417130