II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
VILLATUERTA
Herrilurraren desafektazioa
Villatuertako Udalak, 2004ko irailaren 29an egin osoko bilkuran, bere kideen legezko kopuruaren bi hereneko quoruma zuela, erabaki hau hartu zuen:
1. Lur hauen sailkapen juridikoa aldatzea: 22.631,97 metro karratu, katastroko 2. poligonoko 16 M lurzatian daudenak; 450,49 metro karratu, katastroko 2. poligonoko 16 AA lurzatian daudenak eta 265,54 metro karratu, katastroko 2. poligonoko 39. lurzatian daudenak, eta guztiak San Cristóbal alderdian, eta beraz herrilur gisa desafektatzea, trukaketa egiteko lur honekin: 13.126,54 metro karratu, Isurudia alderdikoak, eta katastroko 1. poligonoko 337 A-B eta C lurzatiei dagozkienak. Xedea da gai inerteen hondakindegia, Isurudia alderdian dagoena, handitzea.
2. Trukaketa arautuko duten baldintzen plegua onestea, Nafarroako Gobernuak desafektazioa onetsiz gero.
3. Aldez aurretik iragarkia paratu Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta hasierako onespen hau jendaurrean edukitzea Udalaren iragarki oholean, hilabeteko epean eduki ere, alegazioak edo erreklamazioak aurkez daitezen.
4. Aipatu epean inork erreklamaziorik egiten ez badu, hasierako erabakia behin betikoa bilakatuko da, eta espedientea Nafarroako Gobernura igorriko da Foru Dekretu baten bidez onets dezan.
Villatuertan, 2004ko urriaren 29an._Alkate udalburua, Pedro Vergara Galdeano.
Iragarkiaren kodea: L0417126