151. ALDIZKARIA - 2004ko abenduaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

E G U E S I B A R

Ardatzen, urbanizatzeko proiektua behin betikoz onetsirik

Eguesibarko Udalak, 2004ko irailaren 21ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betikoz onestea Ardazko Kontzejuko UAO.1 unitatea urbanizatzeko proiektua, Isidora Olóriz Tohane andreak sustatua eta Luis Uhalte Sevilla eta José Luis Salinas Garín jaun arkitektoek prestatua; orobat onetsi du espedientean dauden txostenak, teknikari eskudunek eginak, proiektu horren barnean ofizioz sartzea, proiektuaren osagai eta zati lotesle gisa.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 134. artikuluan 76.ari dagokionez xedatukoari jarraituz.

Eguesen, 2004ko azaroaren 19an._Alkatea, José A. Andía García de Olalla.

Iragarkiaren kodea: L0417111