II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
TULEBRAS
Hasiera batean onetsirik planeamenduari buruzko hirigintza hitzarmena, Tulebrasko Fila de La Noguerilla alderdian etxebizitzetarako lurzorua garatzeko
Tulebrasko Udalak negoziatu eta sinatu du jabe eta sustatzaile Mercedes Ullate Inacekin, planeamenduari buruzko hirigintza hitzarmena, etxebizitzetarako lurzorua garatzeko Tulebrasko Fila de La Noguerilla alderdian, 1. poligonoko 350, 356 eta 357. lurzatietan eta bertze batzuetan, etxebizitzetarako gaur egungo lurzoruaren eta aisialdiko baratzezaintzako erakinek okupatzen duten lurzoruaren arteko mugan.
Aipatu espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina; epe horretan interesa dutenek espedientea aztertzen ahalko dute udal idazkaritzan eta, nahi badute, bidezko alegazioak aurkezten ahal dituzte, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 24. artikuluan eta horrekin bat heldu direnetan ezartzen den bezala.
Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Tulebrasen, 2004ko urriaren 5ean._Alkatea, Rafael Ayensa Pascual.
Iragarkiaren kodea: L0417076