II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
ANDOSILLA
ZA-15 exekuzio unitatea birzatitzeko proiektua behin betiko onetsita
2004ko azaroaren 8an, alkate udalburuak jarraian hitzez hitz ematen den ebazpena eman zuen.
200/2004 Ebazpena, azaroaren 8koa, Andosillako alkate udalburuak emana, Andosillako ZA-15 exekuzio unitatea birzatitzeko proiektua behin betiko onesten duena.
Manuel Osorio Martín, Andosillako Udaleko alkate udalburua.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 167.1 artikuluko aurreikuspenen babesean, irailaren 7ko 158/2004 Ebazpenak hasiera batez onetsi zuen ZA-15 exekuzio unitatea borondatez birzatitzeko proiektua, Construcciones Ega, S.A.k aurkeztua.
Kontuan hartuz borondatezko birzatiketa proiektu horren hasierako onespenaren ondoren sustatzaileak aurkeztutako dokumentazioa, zeinaz baliatuz justifikatzen baitira entitate honetako hirigintza zerbitzuek egindako txostenean (espedientean sartua baitago) eskatzen diren alderdi batzuk.
Kontuan hartuz espedientea jendaurrean jarri dela, hogei egun baliodunerako, Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan eta 2004ko 119. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (urriaren 4an) argitaratutako iragarkien bidez, hala xedatzen baita aipatutako Foru Legeko 76.a) artikuluan, lege bereko 167. artikulutik hartara bidalita, eta, orobat, epe horretan ez dela alegaziorik aurkeztu.
Aintzat hartuz ezen 158/2004 Ebazpenean, irailaren 7ko hartan, ez dela espresuki aipatzen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruz indarra duen abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 168.c) artikuluan xedatzen den bezala, birzatiketa proiektuaren hasierako onespena behin betikoa bihurtuko dela inork alegaziorik aurkezten ez badu, bidezko da behin betiko onespen hori espresuki ematea beste erabaki baten bidez.
Horiek horrela, gehiagotan ere gogora ekarritako Foru Lege bereko 74.3 artikuluan aipatzen direnak kontuan hartuz, eta Toki Araubideko Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1.985 Legeko 21.1.j) artikuluaren bidez nireganatuak ditudan eskurantzak erabiliz,
Ebatzi dut:
Lehenbizikoa._Behin betiko onestea, oinarri hartuz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruz indarra duen abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 74.3 artikulua, aplikagarria baita testu bereko 168.b) eta 76. artikuluetatik hartara bidalita, ZA-15 exekuzio unitateari dagokion borondatezko birzatiketaren proiektua, entitate honetan Construcciones Ega, S.A.k aurkeztua. Hona hemen zehaztu beharreko hainbat inguruabar:
1._57,81 euroko balioa ezarri zen Ua bakoitzeko A sektoreko A banaketa eremurako tramitatu eta onetsi den aldaketaren nahiz akatsen zuzenketaren ondoren; beraz, 73. lurzatiko 36,43 metro karratuak 1.030,47 eurorekin konpentsatuko dira.
2._ZA-15 unitateak soberakina du, eta beraz, emandako datuen arabera, unitate honetan konpentsatu eta gauzatzen da ZA-18 unitatearen aprobetxamendu gabeziaren zati bat, 192,69 Ua-koa.
Bigarrena._Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, hala xedatzen baita Foru Lege bereko 151.3 in fine artikuluan.
Hirugarrena._Ebazpen hau jakinaraztea Construcciones Ega, S.A.ri, eta espedientean ageri diren gainerako interesatu guztiei, eta beraren berri ematea osoko bilkurari, organo kolegiatu horrek egiten duen hurrengo bilkuran.
Aditzera ematen da Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 151.3 artikuluan xedatutakoa betetzeko, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/13985 Legearen 21.1.r) artikuluak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz, eta ohartarazten da ezen, egintza hau behin betikoa izanik bide administratiboan, errekurtso hauetakoren bat aurkez daitekeela, aukeran:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpena argitaratu ondoko hilabetean.
Andosillan, 2004ko azaroaren 8an._Alkate udalburua, Manuel Osorio Martín.
Iragarkiaren kodea: L0417066