151. ALDIZKARIA - 2004ko abenduaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

VIANA

Hirigintza hitzarmena hasiera batean onetsirik

Vianako Udalak, 2003ko urriaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Juan Frauca Echandik Valles Nubes, S.L. ordezkatuz sustaturiko hirigintzako hitzarmena, Vianako SR-5 Perezuelas sektorearen hirigintzako kudeaketaren plangintza eta aurreikuspena egiteko.

Espediente hori jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta alegazioak aurkez daitezen.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Vianan, 2004ko azaroaren 9an._Jarduneko alkatea, Javier Carlos Bonafau Navarro.

Iragarkiaren kodea: L0417057