151. ALDIZKARIA - 2004ko abenduaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

MALERREKAKO ZERBITZU OROKORREKO MANKOMUNITATEA

2003ko ekitaldiko kontuen onarpena

Malerrekako Zerbitzu orokorreko Mankomunitateak, 2004ko irailaren 30ean egindako bilkuran, Mankomunitatearen nahiz Etxebizitza Babestuen Patronatuaren 2003ko kontuei aldeko txostena ematea erabaki zuen.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabortz egunez, interesatuek aztertu eta erreklamazioak egin ditzaten, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 305.artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Donezteben, 2004ko urriaren 15ean._Lehendakaria, Miguel Angel Petrirena Azpiazu.

Iragarkiaren kodea: L0417562