151. ALDIZKARIA - 2004ko abenduaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

PIEDRAMILLERA

2005eko aurrekontu orokor eta bakarra hasiera batean onetsirik

Udalak, 2005eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak onetsi zituen, hasiera batean, 2004ko azaroaren 4an egin osoko bilkuran.

Espedientea jendaurrean egonen da idazkaritzan, 15 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta interesatuek epe horretan aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak eta alegazioak aurkez ditzaten.

Piedramilleran, 2004ko azaroaren 5ean._Alkate udalburua, María Inés Acedo Acedo.

Iragarkiaren kodea: L0417199