II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak
E S P R O N T Z E D A
2005eko karga-tasak onetsirik
Udalak, 2004ko urriaren 15ean egin osoko bilkura arruntean, erregelamenduak xedatutako quorumarekin, karga-tasa, indize eta ehuneko hauek onetsi zituen 2005eko ekitaldirako:
Nafarroako Toki Ogasunari buruzko 2/1995 Foru Legean ezarrritakoari jarraikiz, ondoko karga-tasa, indize eta ehuneko hauek ezartzea erabaki zen osoko bilkuran:
1. Hirilurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa ehuneko 0,2730 izanen da.
2. Landalurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa ehuneko 0,65 izanen da.
3. Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren tarifei 1 indizea aplikatuko zaie.
4. Eraikuntza, obra eta instalazioen gaineko zerga ordainarazteko karga-tasa ehuneko 2 izanen da.
5. Hirilurren balio igoeraren gaineko zergari dagokionez, urte tarte guztietarako indize bakarra ezarriko da, ehuneko 2,5ekoa, bai eta karga-tasa bakarra ere, ehuneko 14koa.
6. Zirkulazioaren gaineko zergaren zerga-tasa Foru Legeak onesten duen bera izanen da.
Erabaki honek 2004. urteko urtarrilaren batean hartuko du indarra.
Erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Esprontzedan, 2004ko uztailaren 8an._Alkate udalburua, José Luis Fernández Irisarri.
Iragarkiaren kodea: L0417140