151. ALDIZKARIA - 2004ko abenduaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ALLO

Aurrekontuko aldaketak

Alloko Udalak, 2004ko urriaren 25ean egin bilkuran, 2004ko aurrekontuko aldaketak onetsi zituen hasiera batez, horren espedientean daudenak, hain zuzen.

Aipatu espedientea aztertzeko eta haren kontrako alegazioak aurkezteko interesa dutenek hamabost egun balioduneko epea izanen dute, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita. Hura inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganez gero, aldaketak behin betiko onetsirik geldituko dira.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta bidezko ondorioak izan ditzan, aipatu erabakia betez, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legeko 276. artikuluan eta harekin bat datozen gainerako arauetan xedatuari jarraituz.

Allon, 2004ko urriaren 26an._Jarduneko alkatea, Sergio Aisa Ochoa.

Iragarkiaren kodea: L0417090