II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak
PIEDRAMILLERA
2005eko karga-tasak
Udalak, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraituz, bertzeak bertze erabaki hauek hartu zituen, 2004ko azaroaren 4an egin osoko bilkuran:
1. Hirilurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa ehuneko 0,20 izanen da.
2. Landalurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa ehuneko 0,80 izanen da.
3. 1 indizea aplikatzea jarduera ekonomikoen gaineko zergaren tarifei.
4. Eraikuntza, obra eta instalazioen gaineko zerga ordainarazteko karga-tasa ehuneko 3 izanen da.
5. Hirilurren balio igoeraren gaineko zergari dagokionez, 2/95 Foru Legearen 175 eta 176. artikuluetan ezarritako gutxieneko ehunekoak aplikatuko dira.
Erabaki hauek 2005eko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra.
Erabaki horien aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina.
Piedramilleran, 2004ko azaroaren 5ean._Alkatea, María Inés Acedo Acedo.
Iragarkiaren kodea: L0417094