151. ALDIZKARIA - 2004ko abenduaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

A R R O I T Z

2005eko karga-tasak

Udalak, 2004ko urriaren 29an egin osoko bilkuran eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz, udal zergetako karga-tasak finkatzea erabaki zuen, 2005. urteko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen baitute. Hona hemen:

_Hirilurraren gaineko kontribuzioa: 100eko 0,2179.

_Landalurraren gaineko kontribuzioa: 100eko 0,8000.

_Jarduera ekonomikoen gaineko zerga, J.E.Z.: gutieneko tarifak.

_Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: 100eko 3,0.

_Lurren balio igoeraren gaineko zerga: gutxieneko portzentajeak eta karga tasak.

_Prezio publikoak eta tasak: espedientean agertzen direnak.

Egintza honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu ondoko hilabetean.

Arroitzen, 2004ko azaroaren 3an._Alkatea, Antonio Barbarin Garisoain.

Iragarkiaren kodea: L0416991