151. ALDIZKARIA - 2004ko abenduaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

T U T E R A

Tuterako lur ondasunen katastroa mantentzeko lanen kontratazioa

Udalak 2004ko azaroaren 29an egindako osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez onetsi zen kontratazio horretarako administrazio-espedientea. Prozedura irekian eta lehiaketaren bitartez eginen da, klausula administratibo partikular eta teknikoen pleguei jarraikiz, horiek ere egintza berean onetsi baitziren.

Prozedura: irekia.

Modua: lehiaketa.

Xedea: Tuterako lur ondasunen katastroak mantentzeko behar diren lanak egitea.

Aurrekontua: 69.600 euro, BEZa barne.

Proposamenak non eta noiz aurkeztu: Tuterako Udalaren erregistro orokorrean (Plaza Vieja, 1, 31500 Tutera), eskura emanda, 8:00etatik 18:00etara, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasi eta hogeita seigarren egun naturala bitarte. Bestela, eskaintzak aurkezten ahalko dira, baita ere, A.P.A.J.ari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan aipatzen diren erregistro eta bulegoetan.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: klausula administratibo partikularren pleguan aipatzen direnak. Aurkeztu beharreko agiriek jatorrizkoak behar dute izan edo, bestela, kautoturiko kopiak.

Eskaintzak jendaurrean irekitzeko tokia eta eguna: proposamenak aurkezteko epea amaitu ondoko hamahirugarren egun naturalean eginen da, Udaletxeko lehenbiziko solairuko bilkura aretoan.

Pleguak: klausula administratibo partikularren eta agindu teknikoen pleguak lizitatzaileen eskura daude Ogasun Alorreko udal bulegoetan (Udaletxeko 3. solairua), Hiritarrendako Laguntza Zerbitzuan-H.L.Z. (Udaletxeko beheko solairuan) eta www.tudela.com orrian.

Tuteran, 2004ko azaroaren 30ean._Ogasunaren, Kalitatearen eta Baliabide Antolaketaren zinegotzi delegatua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0418339