II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak
LESAKA
Oihan enkantea
Udal honek enkante irekian salgai jartzen du, plegu itxiaren bidez, ondoko oihan probetxamendua:
Lote bakarra: 4.953 ondo, pinu radiata, eta 22 Lawson altzifre, 6.279,75 metro kubiko zur egiten dutenak. Hasierako prezioa: 263.749,50 euro. "Erlaitz" eta "Pagogaina" alderdietan daude, Irun udalerrian (Gipuzkoa).
Proposamenak eta lotearen balioaren % 2 udal gordailuzaintzan utzi izanaren gordekina, Herriko Etxeko Idazkaritzan aurkeztuko dira.
Epea: 2005eko urtarrilaren 25eko 13:00ak arte.
Proposamenak hurrengo egun balioduneko eguerdiko hamabietan irekiko dira, Herriko Etxeko Idazkaritzan.
Enkantean parte hartu ahal izateko enpresaren sailkapen agiria aurkeztu behar da nahitaez.
Baldintza fakultatibo eta ekonomiko-administratiboak udal Idazkaritzan ikusgai daude.
Lesakan, 2004ko azaroaren 22an._Alkatea, Juan Fermín Michelena Larralde.
Iragarkiaren kodea: L0418219