I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
367/2004 FORU DEKRETUA, azaroaren 30ekoa, José Ignacio Lavilla Quílez Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Behatokiaren Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako. Izendapenak 2004ko azaroaren 30etik aurrera izanen ditu ondorioak.
Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarrian xedatzen du Foru Komunitateko Administrazioko atalburu eta bulegoburuak organo eskudunak izendatzen ahalko dituela bitarte baterako. Nahitaez, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak izan beharko dute.
Hori horrela, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta lauko azaroaren hogeita hamarreko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,
DEKRETATU DUT:
Artikulu bakarra._José Ignacio Lavilla Quílez jauna, Nafarroako Foru Komunitateko funtzionarioa, Administrazioko Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Behatokiaren Ataleko buru izendatzen da, bitarte baterako. Izendapenak 2004ko azaroaren 30etik aurrera izanen ditu ondorioak.
Iruñean, 2004ko azaroaren 30ean._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilaria, José Javier Armendáriz Quel.
Iragarkiaren kodea: F0418312