151. ALDIZKARIA - 2004ko abenduaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

MALERREKAKO ZERBITZU OROKORREKO MANKOMUNITATEA

2004ko plantilla organikoa

Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/90 Foru Legearen 236. artikuluan xedatutakoa betez, Malerrekako Zerbitzu Orokorreko Mankomunitateak bere 2004ko plantilla organikoa onestea erabaki zuen, 2004ko martxoaren 2ko osoko bilkura berezian eta erregelamenduzko quoruma zuela.

Udalaren 2004ko plantilla organikoa jendaurrean egon den epean ez denez aurkako alegaziorik aurkeztu, behin betiko onetsi da.

Donezteben, 2004ko urriaren 21ean._Lehendakaria, Miguel Angel Petrirena Azpiazu.

LANPOSTUAK

Administrazio kontratudunak (bitartekoak)

_Idazkaria. Funtzionarioen A mailako oinarrizko soldataren % 10. Langilearen izena: M. José Larraiotz Ariztegi.

Lan kontratudun finkoak

1._Gizarte laguntzaile bat. B maila. Lanpostuko osagarria: ehuneko hogeita bi. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lan egoera: finkoa. Antzintasuna: bost hirurteko. Eszedentzian. Baldintza: euskaraz jakitea. Langilearen izena: Begoña Alberro Etxandi.

2._Administrari laguntzaile bat, lanaldi erdia Hiri Hondakinen Solidoen Zerbitzuan eta Euskarazko Zerbitzuan eta, eta bertze erdia Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan aritzeko. D maila. Mailako osagarria: ehuneko hamabi. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lan egoera: finkoa. Antzintasuna: bi hirurteko. Baldintza: euskaraz jakitea. Langilearen izena: Amaia Sagastibeltza Azpiroz.

3._Bi familia-langile, lanaldi osoan. D maila. Mailako osagarria: ehuneko hamabi. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Baldintza: euskaraz jakitea.Langileen izenak:

_Maria Luisa Zubigaray Mitxelena. Antzintasuna: bi hiruteko.

_Edurne Ancizar Ibarra. Antzitasuna: 2004-04-05.

Behin-behineko lan kontratudunak

1._Euskara teknikaria: B maila. Euskaraz jakitea beharrezkoa da. Lanpostua hau finkoa izanen da Mankomunitateak onartutako oinarrien arabera eta lehiaketa-oposizioko probak egin ondoren (oinarriak argitaratu ziren Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, 2004ko 25. zenbakian.)

2._Badaude etxez etxeko langile batzuk behin-behineko kontratuekin.

Iragarkiaren kodea: L0417563