I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
366/2004 FORU DEKRETUA, azaroaren 30ekoa, José Hernández Sanchís jauna, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Behatokiaren Ataleko burua, kargutik kentzen duena, erretiroa hartu baitu.
Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarrian ezartzen du atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organo berak.
Hori horrela, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta lauko azaroaren hogeita hamarreko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,
DEKRETATU DUT:
Artikulu bakarra._José Hernández Sanchís jauna, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Behatokiaren Ataleko burua, kargutik kentzea, erretiroa hartu baitu, eta emandako zerbitzuak eskertzea.
Iruñean, 2004ko azaroaren 30ean._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilaria, José Javier Armendáriz Quel.
Iragarkiaren kodea: F0418313