II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
BORTZIRIETAKO HIRI-HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA
Behin betiko onespena tasen aldaketari
2004ko urriaren 22ko 127. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen Mankomunitate honen Juntak 2004ko irailaren 28an egindako bileran hartutako erabaki hau:
2005. urterako, zabor bilketa eta tratamendu zerbitzuagatik ordaindu beharreko tasen ordenantza fiskalaren eranskinean ezarritako tasen aldaketa hasiera batez onartzea.
Aldaketa horiek ehuneko 3ko igoera egiten dute.
Jendaurreko epea bukatu eta erreklamazio, enura edo ohartarazpenik aurkeztu ez denez, erabaki hori behin betiko onetsitzat jotzen da, 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin bat etorriz, ondorengo aldaketak kontuan hartuta.
Horrenbestez, aplikatuko diren tasen zerrenda hauxe da:
Erabiltzaileen eta tasen mailak
Zentsatutako etxebizitza guztiak, bertan norbait era iraunkorrean bizi ala ez: 64,54 euro.
Zaborrontzira 200 metrotik 500 metrora dauden baserriak: 54,86 euro.
Zaborrontzira 500 metrotik gora dauden baserriak: 45,18 euro.
1-Merkataritza eta zerbitzuak. Elikagaien eta etxetresna elektrikoen sektoreetakoak ez direnak: mertzeriak, drogeriak, burdindegiak, okindegiak, ile-apaindegiak, lan bulegoak: 64,54 euro.
2-Merkataritza. Elikagai dendak (harategiak, arrandegiak, janari dendak), etxetresna elektrikoen dendak eta farmaziak: 128,62 euro.
3-Merkataritza. Autozerbitzuak: 193,12 euro.
1-Ostatua. Noizbehinka irekitzen diren ostatu eta biltokiak eta jarraian irekita egoten diren bertze batzuk ere, 30 m² ko edo gutxiagoko azalera dutenak: 128,62 euro.
2-Ostatua. 30 m² baino azalera handiagoko ostatuak eta janari denda daukaten ostatuak: 257,62 euro.
3-Ostatua. Pub eta diskotekak: 321,86 euro.
1-Jatetxea. Modu iraunkorrean irekiak dauden elkarte gastronomikoak, eta bortz mahai edo gutxiago dituzten jatetxeak: 321,86 euro.
2-Jatetxea. Bortz mahai baino gehiago dituzten jatetxeak: 579,40 euro.
Landetxeak: 129,14 euro.
Zaborrontzira 200 metrotik 500 metrora dauden landetxeak: 109,78 euro.
Zaborrontzira 500 metrotik gora dauden landetxeak: 90,40 euro.
1-Hostala. Hamar logela edo gutxiagokoak: 450,42 euro.
2-Hostala. Hamar logela baino gehiagokoak: 643,56 euro.
Merkataritzako saltokiak, jatetxerik gabekoak: 643,56 euro.
Merkataritzako saltokiak, jatetxedunak: 965,42 euro.
Lantegiak, lau langile bitarte: 64,54 euro.
Lantegiak, 5-10 langile bitarte: 128,62 euro.
Lantegiak, 11-30 langile bitarte: 321,86 euro.
Lantegiak, 31-60 langile bitarte: 643,56 euro.
Lantegiak, 60-150 langile bitarte: 965,42 euro.
Lantegiak, 150-300 langile bitarte: 1.829,34 euro.
Lantegiak, 300 langile baino gehiagorekin: 2.696,36 euro.
Zuzenean zabortegira botatzea: 27,80 euro metro kubiko bakoitzeko.
Neumatikoak zabortegian uztea: 0,25 euro kiloko.
Etxalarren, 2004ko abenduaren 1ean._Presidentea, Miguel María Irigoien Sanzberro.
Iragarkiaren kodea: L0418220