151. ALDIZKARIA - 2004ko abenduaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BORTZIRIETAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Behin betiko onespena Etxez Etxeko zerbitzuko tasak arautzen dituen Ordenantzaren aldaketari

2004ko urriaren 22ko 127. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen Mankomunitate honen Juntak 2004ko irailaren 29an egindako bileran hartutako erabaki hau:

2005. urterako aipatutako tasen aldaketa hasiera batez onartzea. Aldaketa horrek ehuneko 3ko igoera egiten du.

Jendaurreko epea bukatu eta erreklamazio, enura edo ohartarazpenik aurkeztu ez denez, erabaki hori behin betiko onetsitzat jotzen da, 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin bat etorriz, ondorengo aldaketak kontuan hartuta.

Horrenbestez, aplikatuko diren tasen zerrenda hauxe da:

2005. URTERAKO ETXEZ ETXEKO ZERBITZUKO TASAK

1. Dirusarrerak, laguntza pentsionaren parekoak edo gutxiagokoak, ordaintzetik libre.

2. Laguntza pentsioaren eta L.G.S.ren % 60aren artekoak, 0,56 euro/ordua.

3. L.G.S.ren % 60tik % 75era, 0,79 euro/ordua.

4. L.G.S.ren % 75etik % 90era, 1,19 euro/ordua.

5. L.G.S.ren % 90etik % 105era, 1,39 euro/ordua.

6. L.G.S.ren % 105etik % 120ra, 1,59 euro/ordua.

7. L.G.S.ren % 120tik % 135era, 2,40 euro/ordua.

8. L.G.S.ren % 135etik % 150era, 3,20 euro/ordua.

9. L.G.S.ren % 150etik % 165era, 4,00 euro/ordua.

10. L.G.S.ren % 165etik % 180ra, 4,79 euro/ordua.

11. L.G.S.ren % 180tik aitzinera, 5,59 euro/ordua.

Etxalarren, 2004ko abenduaren 1ean._Presidentea, Miguel María Irigoien Sanzberro

Iragarkiaren kodea: L0418218