151. ALDIZKARIA - 2004ko abenduaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

E G U E S I B A R

Ordenantza fiskalen eta zerga-tasen arauketa aldaturik 2005. urterako. Hasierako onespena

Udalbatzak, 2004ko urriaren 19an egindako osoko bilkuran, ondoko erabakia hartu zuen, erregelamenduzko quorumarekin:

Ikusirik Ordenantza fiskalak eta prezio publikoen gaineko arauak 2005. ekitaldian aldatzeko espedientea, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, erabaki da:

1. Bere horretan utzi dira ondoko zergen egungo tasak: hirilurraren gaineko kontribuzioa; eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga; eta Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga (edo gainbalioa).

2. Ondokoei dagozkien tasak ezarri dira: jarduera lizentziak ematea; ibilgailuak kendu eta gordetzea; udal zakurtegiaren zerbitzua eta arriskugarriak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentziak; erabilera publikoko lurretan zangak, laginketak eta zuloak egitea; eta betearazpen aginduak, ordezko betearaztepenak eta partikularrendako laguntzak.

3. Hasiera batez onetsi dira ondoko ordenantza fiskaletako aldaketak:

_Agiriak egin eta tramitatzeko tasak arautzen dituena.

_Hirigintzako lizentziak emateko tasak arautzen dituena.

_Irekitzeko lizentzien tasak arautzen dituena.

_Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien prezio publikoak arautzen dituena.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta legezko interesa dutenek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Arauzko epean erreklamaziorik aurkeztu ezean, aldaketa behin betikoz onetsitzat hartuko da.

Tarifa berriek 2005eko urtarrilaren 1etik aurrera hartuko dute indarra.

Eguesen, 2004ko azaroaren 18an._Alkatea, José A. Andía García de Olalla.

Iragarkiaren kodea: L0417723