II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
I R U Ñ A
2005eko lan egutegia
Ekonomia, Lehendakaritza eta Hiritarren Partaidetzako Alorreko zinegotzi delegatuak ondoko ebazpena eman zuen, 2004ko azaroaren 12an:
REP 04-AZA-12 (10/PR)
Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen urteko lanaldia ezartzen duen abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuari jarraituz, izan ere, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren aplikazio eremuan sartzen baitira, eta Nafarroako Foru Komunitatean 2005erako lanik gabeko jaiegunak zehazten dituen Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariaren uztailaren 1eko 71/2004 Foru Aginduari jarraituz (2004ko uztailaren 21eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa), eta espedienteari lotutako I. eranskina eta dokumentazioa azterturik, honako hau ebatzi dut:
1. 2005eko jaiegunen egutegia onestea Iruñeko udal bulegoetako langileentzat; honako hau, alegia:
_Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.
_Urtarrilaren 6a: Errege eguna.
_Martxoaren 19a: San Jose.
_Martxoaren 24a: Ostegun Santua.
_Martxoaren 25a: Ostiral Santua.
_Martxoaren 28a: Pazko bigarrena.
_Uztailaren 6, 7, 8, 9, 11, 12, 13 eta 14a: Sanferminak.
_Uztailaren 25a: Santiago eguna.
_Abuztuaren 15a: Ama Birjinaren Jasokundea.
_Urriaren 12a: Pilareko Ama Birjinaren jaia.
_Azaroaren 1a: Omiasaindu.
_Azaroaren 29a: San Saturnino, Iruñeko zaindaria.
_Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabier, Nafarroaren eguna.
_Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.
_Abenduaren 8a: Sortzez Garbiaren eguna.
Orobat, baliogabeak izanen dira, 2005. urtean epeak kontatzeari dagokionez, igande guztiak eta udal bulegoetako jaiegunak.
2. Iruñeko Udaleko bulegoetan, 1.592 lanordu egin beharko dira urtean. Lanaldia 7 ordu eta 24 minutukoa izanen da, eta honela banatuko da: astelehenetik ostiralera 08:00etatik 15:00etara, guztientzat derrigorrezkoa (215 lanegun); gainerako 24 minutuak langileak erabakiko du nola bete, malgutasunez, 07:36tik 8:00etara bitarte eta 15:00etatik 15:24ra bitarte.
3. Erregistro Orokorra 08:30etik 14:30 arte egonen da irekita, jendea hartzeko.
Larunbatetan eta bulego orokorrak jendearendako itxita dauden egun baliodunetan, erregistro orokorra zabalik egonen da 12:00etatik 14:30etara, Herriko Etxeko ate nagusian, baina instantziak aurkezteko besterik ez.
4. Gainerako udal zerbitzuek ahalik eta lasterren prestatuko dute beren lan egutegia, organo eskudunak onets dezan, eta betiere kontuan hartuko dute uztailaren 6tik 14ra, biak barne, jaiegun izanen direla ohiko lanaldi osoa edo ohikoa baino luzeagoa egin behar duten langileentzat. Dena dela, Sanferminetako egunetan lan egin behar duten udal zerbitzuek urteko orduen kopurutik aparte uzten ahalko dituzte egun horiek, hala eskatzen badute, eta konpentsazioa emanen zaie abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuko 51. artikuluaren arabera (1993ko irailaren 1eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa), haren bidez onetsi baitzen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina.
Iruñean, 2004ko azaroaren 12an._Ekonomia, Lehendakaritza eta Hiritarren Partaidetzako zinegotzi delegatua, José Iribas Sánchez de Boado.
Iragarkiaren kodea: L0417704