II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
B E R R I O B E I T I
Hasiera batean onetsirik Berriobeitiko Udal Planaren aldaketa puntuala, Aralar zerbitzugunearen esparrukoa
Berriobeitiko Udalak, 2004ko azaroaren 2an egin osoko bilkura arruntean, jarraian hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, legez eskatutako quorumarekin:
1. Hasiera batean onestea Berriobeitiko Udal Planaren aldaketa puntuala, BPI-14 unitatearen esparrukoa (N-240ko gasolindegia, Aitzoainen), Aralar zerbitzuguneak sustatua eta Juan José Echeverría Iriarte jaun arkitektoak prestatua, betiere Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 79.3 artikuluan xedatutakoaren arabera.
2. Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hilabetez, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz. Horretarako iragarkia argitaratuko da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta probintzian gehien saltzen diren egunkarietakoren batean, eta zuzenean jakinaraziko zaie Aitzoaingo Kontzejuko buruari eta, BPI-14 unitatearen esparruan sartuta egoteagatik, zuzenean ukituak gertatzen diren gainerako interesatuei.
Partikular interesatuek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkeztu ahalko dituzte jendaurreko epean.
3. Behin-behineko onespena baino lehen, sustatzaileak kontsentsua- tuko du udal arkitektoarekin egungo lagapenak handitzeko komenigarritasuna, berriak eremu publikorako izan daitezen, bidezkotzat jotzen bada.
Berriobeitin, 2004ko azaroaren 8an._Alkate udalburua, José María Irisarri.
Iragarkiaren kodea: L0417135