151. ALDIZKARIA - 2004ko abenduaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

B E R R I O B E I T I

Hasiera batean onetsirik Berriobeitiko Udal Planaren aldaketa puntuala, BP-1 sektorearen esparrukoa

Berriobeitiko Udalak, 2004ko azaroaren 2an egin osoko bilkura arruntean, jarraian hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, legez eskatutako quorumarekin:

1. Hasiera batean onestea Berriobeitiko Udal Planaren aldaketa puntuala, BP-1 sektorearen esparrukoa, Alicia Obanos Muguiro andreak sustatua eta Gabriel Laborra Erdozáin jaun arkitektoak prestatua, betiere Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 79.3 artikuluan xedatutakoaren arabera.

2. Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hilabetez, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz. Horretarako, iragarkia argitaratuko da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta probintzian gehien saltzen diren egunkarietakoren batean, eta zuzenean jakinaraziko zaie Berriobeitiko Kontzejuko buruari eta, BP-1 sektorearen esparruan sartuta egoteagatik, zuzenean ukituak gertatzen diren gainerako interesatuei.

Partikular interesatuek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkeztu ahalko dituzte jendaurreko epean.

3. Behin-behineko onespena baino lehen eta jendaurreko aldiarekin batean, Berriobeitiko Udala ukitutako alderdi guztiekin solasteari lotuko zaio, hau da Alicia Obanos andrearekin, María Purificación Iribarren Mendioroz andrearekin eta José María Bariáin Satrustegui jaunarekin, Berriobeitiko hirigunetik BP-1 sektorean sartzeko bidea handitzea lortzen saiatzeko. Orobat, udal arkitektoak aztertuko du Udal Planaren aldaketa puntual honetan aurreikusitako lagapenak handitzea komenigarria den ala ez.

Berriobeitin, 2004ko azaroaren 8an._Alkate udalburua, José María Irisarri.

Iragarkiaren kodea: L0417133