II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
DESOJO
Udal Planeko aldaketa hasiera batean onetsirik
Desojoko Udalak, 2004ko urriaren 29an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Udal Planeko aldaketa puntuala, Victorino Alvarez de Eulate Mendilucek proposatua, Desojoko Planeko P-1 lurzatiaren (1. poligonoa) gehieneko okupazioari eta eraikitako gehieneko azalerari buruzko baldintzak aldatzeko, bai eta NOR 3.0 plano arau-emaileko akatsa zuzentzeko, espedienteari erantsitako dokumentazio teknikoari jarraituz.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 78. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Desojon, 2004ko azaroaren 5ean._Alkatea, Luis Mendiano Mendiano.
Iragarkiaren kodea: L0417069